martes, 27 de mayo de 2014

Peru Abarkaren beste irakurketa bat

Urritxeko ikasleek, Mogelen Peru Abarka eleberria irakurri ostean, Patxi Juaristiren hitzak entzuteko aukera izan dute. Irakurketaren beste dimentsio bat azaldu digu hizlariak: eleberriaren dimentsio antropologikoa.
Patxiren irakurketaren inguru hori, ez du beste inork aztertu eta eskertzekoa da dimentsio hori ere badagoela jakinaraztea. Beraz, ikuspuntu aberasgarria gure batxilergoko ikasleentzat.
Patxi Juaristik Soziologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. 1995etik aurrera soziologian doktorea da eta 1993tik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Eta 2005ean Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izendatu zuten.
Karmel aldizkarian kolaboratzailea da eta Euskaltzaindiko Jagon ataleko partaidea.
Argitaratu dituen lanak:
-Euskal alfabetatzearen historia zenbait sortzaileren ahotan 1960-1990 (Labayru, 1997)
-Euskaldunak eta ondasunak (Pamiela, 2001)
-Euskal Herria globalizazioaren aurrean (BBK-Euskaltzaindia, 2001) Mikel Zarate Saria
-Gizarte ikerketarako teknikak (UPV-EHU, 2003)
-Salgai. Euskal kontsumo gizartea aztertzen (Alberdania, 2003)
-Kontsumitzaileen eskubideak: aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak (Deustuko Unibertsitatea, 2005)
-Hizkuntzen mundua (UPV-EHU, 2005). Beste batzuekin batera.
Jon Uriarte ikaslea Patxi Juaristiren aurkezpena egiten

No hay comentarios:

Publicar un comentario