lunes, 22 de diciembre de 2014

Euskal Kantak Youtuben

1. Saria eta txapelduna DBHko 1.  mailako  Youssra El Yaucobi

Youssra El Yacoubiren lana“Utzi nazazu” Ken Zazpi


2. Saria. Batxilergoko 1. mailako Aitor Artetxe . 

Aitor Artetxeren lana. “Ez etsi” Hesian

3. Saria  DBHko 1. mailako Sara Reyero.

Sara Reyeroren lana  “Gabak zerueri begire” Gatibu

Txelis sariak

Aurten Hondakin toxikoen kudeaketaren inguruan egin dira lanak. Kartel digitalean egindako lanak dira hauek.

1.      Saria :Glogsterren bidez egindakoa. Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak tituluarekin. 2. Batxilergoko: June Artaraz eta Ane Etxeandia.
http://anejune.edu.glogster.com/pinturakbernizak-eta-disolbatzaileak/ 

2. Saria: Glogsterren bidez egindakoa. Aerosolak tituluarekin. 2. Batxilergoko Jon Uriarte eta Ander Irastorza.
 http://uriras.edu.glogster.com/blank/


1. Saria: Prezin egindakoa. Pilak eta metagailuak tituluarekin. 1. Batxilergoko: Olaia Bilbao eta Jone Mendiolagarai.
http://prezi.com/3ry0c17uzeq2/kaixo-lagunok 

Arestiren Poesia Ilustratuz lehiaketa

Aurton, 2014. urtean, Arestiren  Harri eta Herri  poesia-liburua argitaratu zela 50 urte bete dira. Hori dela eta, Gabriel Arestiren poesia ilustratzen aritu dira DBHko 3.eta 4. mailako ikasleak. 
Saridunak ondorengo hauek izan dira:
1. Saria eta txapelduna. Arestiren “Egia bat esateagatik” poesian oinarrituta, DBHko 4. mailako Maitane Gomez izan da.
2. Saria: Arestiren “Ilargiaren adarrak” izeneko poesian oinarrituta, DBHko 3. mailako Diana Ivanof. 

3. Saria:  Arestiren  “Mailua” poesian oinarrituta, DBHko 3. mailako Mikel  Jimenez.

Egia bat esateagatik

Egia bat esateagatik,
alabak
hil behar bazaizkit,
andrea
bortxatu behar badidate,
etxea
lurrarekin
berdindu behar bazait;
Egia bat esateagatik,
ebaki behar badidate
nik eskribitzen
dudan
eskua,


nik kantatzen
dudan
mihina;
Egia bat esateagatik,
nire izena
kenduko badute
euskal literaturaren
urrezko
orrietatik,
inoiz,
inola,
inun
eznaiz
isilduko.



Ilargiaren adarrak

Ilargiaren adarrak:
Handik zintzilik abarrak.
Gogoangarriak dira
zure bi begi nabarak.

Zerutik dator harria.
Nundikan berriz argia?
Gau ilun honetan dakust

Zure aurpegi garbia







Mailua (1963)

Esanen dute
hau
poesia
eztela,
baina nik
esanen diet
poesia
mailu bat
dela.

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Eibar taldeko Eneko jokalaria eta Ostaiska medikua


Eibar fulbol taldeko  Eneko Boveda jokalaria eta Ostaiska Egia medikua egon dira Urritxe institutuan.
Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dute DBHko 1.  eta 2. mailako ikasleek. Xabier Olaldek eta Unai Uberuagak egin dute aurkezpena eta ondoren Ostaiskak hitz egin du goi-mailako kirola eta emakumea gaiari buruz.  Eta kezkagarria da benetan zer gutxi baloratzen den  euren lana XXI.  mendeko gizarte honetan. Ondoren Eneko Boveda jokalariak adierazi digu  bere ibilbide profesionala.

Mikel Agirrebeitia arduratu da ikusleen galderak kudeatzeko,  Kerman Gerediagak egin zuen bideo-lana eta azkenik Markel Uribarri arduratu da Aretoko harreraz. Zorionak bai entzuleei, bai antolatzaileei!

miércoles, 3 de diciembre de 2014

Euskararen Nazioarteko Eguna Urritxen



Aurten Euskararen asteari hasiera eman zaio abenduaren 2an, Arestiren poesia musikatuarekin.
Abenduaren 3an, Euskararen  Nazioarteko eguna  ospatuko dugu institutuan,  urtero legez .
Goizean zehar,  Trikitilariek eta txistulariek ikasleak atera dituzte geletatik eta frontoira joan dira kalejiran.  Gero,   ikasleak eta irakasleak ikasgelaka jarri  eta dantzaldia  izan dute,  Gorputz Heziketako klaseetan ikasitako zenbait dantza dantzatuz:  Txulalai, Zazpi jauzi, Polka Ryan,  Borobila, Polka Pik, Baztangoko esku dantza, Alunelul,…

Institutuan ohikoa den moduan, dantzen ostean, 2. batxilergoko ikasleek euskararen aldeko manifestua irakurri dute. Aurten eurak egindako  inkesta soziolinguistikoa izan dute hizpide.

Hurrengo egunean, Hitzaldia izan dute DBHko 1.  eta 2. mailako ikasleek. Aurten Eibar futbol taldeko Ostaiska Egia medikua eta Eneko Boveda jokalaria izan dira institutuan.

  Honez gain zenbait lehiaketa antolatu dira:
 “Harri eta herri”   poema-liburuaren  50. urteurrena dela eta “Gabriel Arestiren poemak ilustratuz” lehiaketa  antolatu  du Plastika mintegiak .
Euskara mintegiak , ordea, “Euskal kantak Youtuben” lehiaketa antolatu du. 
Eta Zientzia mintegiak  “Txelis saria” lehiaketa.  “Hondakin toxikoen kudeaketa “ Glogsterren bidez.
Abenduaren 22an, Zornotza Aretoan sariak banatuko dira.










Arestiren poesia musikatua

GABRIEL ARESTI (1933-1975)
Bilbon bulego lanetan ibili arren, gizarte-arazoak hurbiletik ezagutu zituen, Bilboko nasan lan astunetan zebiltzan langileekin harreman zuzena izan zuelako.
Euskaldun berria zen, 15 urterekin hasi zelako euskara ikasten, nahiz eta aitaren parteko  aitite  Etxanokoa  izan eta  amama Amorebietakoa. Gure herrian sarritan egoten zen familia bisitatzen.
 Gogoz landu zituen euskal kulturaren inguruko arlo gehienak: poesia, bertsolaritza,nobela, antzerkia… Euskaltzaindian ere lanean  ibili zen euskara batua gauzatzen. Antzerki-munduan eta bertsolaritza-munduan ibili arren poesiari ekin zion gehien. Bi aro bereiz daitezke lanetan:
Aro sinbolista: (1954-1961) Maldan behera.

Aro soziala: (1964-1975) Harri eta Herri, Euskal Harria, Harrizko Harri hau eta  Azken Harria.

miércoles, 25 de junio de 2014

Zornotzako Batukada taldea

Ekainean Urritxen izan ditugu Batukada taldeko kide batzuk. Horietako batek, Argoitz Argotek, azaldu die 2. DBHko ikasleei nola sortu zen Zornotzan taldea, eta nola ari diren berriztatzen proiektua. Taldearen sorreratik gaur arte egin duen ibilbidea azaldu ostean, Batukadan dauden musika tresnen azalpen arina eman die ikasleei Argotek. Power Pointaren ostean Institutuko kanpoaldean tailerra antolatu da. Taldeka  aritu dira ikasten Batukadako kideekin eta azkenean denak batera lortu dute piezatxo bat eratzea.  
Tailer bikaina! Datorren ikasturtean errepikatzeko modukoa!






martes, 27 de mayo de 2014

Peru Abarkaren beste irakurketa bat

Urritxeko ikasleek, Mogelen Peru Abarka eleberria irakurri ostean, Patxi Juaristiren hitzak entzuteko aukera izan dute. Irakurketaren beste dimentsio bat azaldu digu hizlariak: eleberriaren dimentsio antropologikoa.
Patxiren irakurketaren inguru hori, ez du beste inork aztertu eta eskertzekoa da dimentsio hori ere badagoela jakinaraztea. Beraz, ikuspuntu aberasgarria gure batxilergoko ikasleentzat.
Patxi Juaristik Soziologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. 1995etik aurrera soziologian doktorea da eta 1993tik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Eta 2005ean Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izendatu zuten.
Karmel aldizkarian kolaboratzailea da eta Euskaltzaindiko Jagon ataleko partaidea.
Argitaratu dituen lanak:
-Euskal alfabetatzearen historia zenbait sortzaileren ahotan 1960-1990 (Labayru, 1997)
-Euskaldunak eta ondasunak (Pamiela, 2001)
-Euskal Herria globalizazioaren aurrean (BBK-Euskaltzaindia, 2001) Mikel Zarate Saria
-Gizarte ikerketarako teknikak (UPV-EHU, 2003)
-Salgai. Euskal kontsumo gizartea aztertzen (Alberdania, 2003)
-Kontsumitzaileen eskubideak: aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak (Deustuko Unibertsitatea, 2005)
-Hizkuntzen mundua (UPV-EHU, 2005). Beste batzuekin batera.
Jon Uriarte ikaslea Patxi Juaristiren aurkezpena egiten

viernes, 2 de mayo de 2014

Afrikako semea, Aitor Aranaren eleberria


Gaurkoan, Aitor Arana idazle legazpiarra izan dugu Urritxen. Idazle bikaina izateaz gain hizlari aparta dela ohartu dira 2.DBHko ikasleak. Araitz Akasusok egin du aurkezpena eta jarraian idazlea entzuteko aukera izan dugu.
2004an idatzi zuen Afrikako semea eta hirugarren argitaraldia da aurtengoa, beraz, asko irakurritako eleberria dela esan digu idazleak.
Aitor Aranak lan ugari argitaratu ditu, batzuk haur eta gazteei zuzenduak eta  beste batzuk helduei zuzenduak. Baina honetaz gain, saiakera eta antzerkia ere landu ditu. Lan oparoa egin du idazle legazpiarrak, hamazortzi urterekin idazten hasi zenetik.
Afrikako semea eleberria gustura irakurtzen den nobela da; gaztentzat aproposa gai  aldetik eta bikain kontatua dago.
  Aranak, XVIII.  mendean, Ganbian  kokatu  du nobela hasiera batean. Orduan europarrak itsasontzietan Afrikatik Amerikara eramaten zituzten bahitutako gizon-emakumeak. Ameriketan esklabo moduan erosi eta lanean jartzen zituzten lur eremu zabaletan. Baina, Osanbok ez du onartuko bere maiteagandik banatzerik eta gogor borrokatu ostean protagonistak bere helburua lortuko du. Horrela abentura biziz beteriko itsas ibilbidea egin ostean lehorrera heltzen dira.
Gustura irakurri den eleberria, benetan atsegina




.

jueves, 20 de febrero de 2014

Miren Josu Omaetxebarria Biokimikoaren hitzaldia

Gaur Urritxen Miren Josu Omaetxebarria , Biokimikoa, izan dugu Batxilergoko  ikasleekin. Zientziaren inguruko hitzaldi interesgarria entzuteko  aukera izan dute ikasleek. Seguruenik hitzaldi interesgarri honen ostean norbaitek zientzietako bidea aukeratu duela.
Miren Josuk, Gernikako Institutuan Batxilergoa egin eta gero, Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultatean egin zituen Biologiako ikasketak: Mikrobiologia espezialitatean.
Aldi berean laborategi batean lan egin nahi zuenez eta ikerkuntza zer zen ikasi nahi zuenez Genetikako laborategian sartu zen barne ikasle gisa. Huraxe izan zen ikerkuntzarekin kontaktua izan zuen lehen aldia.
Tesina bukatutakoan atzerrian egonaldiak egiteko bekak zeudela jakin eta eskaera egin zuen. Finlandiara, Helsinkiko Unibertsitatera joan zen urte beterako. Han, mikrobiologiako ikertzaile talde batekin egin zuen lan.

Urtebeteko Finlandiako egonaldia eta gero Medikuntza fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean onartu zuten Tesia egiteko. Tesia bukatu eta doktoregoa egitera joan zen Danimarkara. Orain Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu.