miércoles, 26 de enero de 2011

Euskara Zine Aretoetara

Euskara Zine Aretoetara programari esker, 1. DBHko ikasleak "Polleke" filmarekin disfrutatu dute Zornotza Aretoan.

SINOPSIA
Polleke, 11 urteko neskatoa, bizilagun duen Minoen mutil marokoarraz maiteminduta dago.
Zoritxarrez, kultura ezberdinetakoak direla medio, mutikoari gurasoek neska ikustea debekatu diote.
Polleke triste dago eta aiton-amonen baserrira joan da babes bila. bitartean ama, Pollekeren irakasleaz maitemintzen da; aita, Spiek, espiritu librea eta baikorra zuena, pixkanaka kaleko junkie bihurtzen ari da...

miércoles, 12 de enero de 2011

Txelisen omenez


Nola sinetsi joan zarela
gure artetik beti
ko?
Ustekabean, agurtu barik,

joan zara eta kitto.

Zure emazte, ama, arreba,

lagun eta lantokiko,
etsita gaude dakigulako
ez zarela itzuliko.

Euskaldun jator,
lagunen lagun,

kantari eta musiko,
mutil alaia
, bromazalea,
atsegin eta sasoiko.


Orain aurrera jo behar dugu
elkarri lagunduz tinko,
gordetzen dugun oroitzapenak
gaitu susperraraziko.

"Bizitza osoa institutuan, lanean,
ikasleen artean kimika irakasten
eta nahi gabe bizitza osorako
balioko diguten hainbat balore
irakatsi dizkiguzu.
Zure presentzia duela egun batzuetatik
ez dugun arren,
beti somatuko dugu
zure esentzia gure artean".
Beti gogoan izango zaituzten 2LCko ikasleak.