miércoles, 16 de junio de 2010

Hizki-mizki 2010eko ekaina


Institutuko sarrerako tabloian ipini dugu aurtengo Hizki-mizki.


martes, 8 de junio de 2010

Aitor Arana idazlea institutuan

Ibaizabal argitaletxearen bidez etorri zaigu Aitor gure 3. DBHko ikasleen galdereen inguruan hitz egiteko asmoz.

"Afrikako semea" eta "Amodioaren gazi-gozoak" irakurri ondoren aukera ederra idazlearekin egon ahal izatea zalantza eta hausnarketak partekatzeko.


Eskerrik asko, Aitor.
Ikasleok, zer iruditu zaizue idazlearekin egindako saioa?
Egizue komentarioren bat.



VII. Argazki-idazlan lehiaketa

ZORIONAK IRABAZLEEI:

a) Taldea (Lehen Hezkuntza):
Ez da lanik aurkeztu.

b) Taldea (Lehen Hezkuntza)
"Zelaietako Sustrai"
PAULE ARTABE PEÑA (Andra Mari Ikastola)

c) Taldea (DBHko 1. zikloa):
"Munduaren amaiera"
ITSASO GOIKOETXEA (Urritxe Institutua)

d) Taldea (DBHko 2. zikloa):
"Jadanik gaua zen"
IRATI SALAZAR PÉREZ (Urritxe Institutua)
iratisalazar.blogspot.com
Aipamen berezia:
"Arima Gaztea"
LEIRE JAUREGIBEITIA ANSOTEGI (Urritxe Institutua)
leirejauregibeitia.blogspot.com

ANE ALEGRIA Bertsolari gazteen finalean


Kanporaketa guztiak gainditu ondoren, Ane Alegria (3. DBH) Bizkaiko eskolarteko bertsolari gazteen finalera heldu da.
Indautxun izan zen finala ekainaren 4an.
Oholtzaren gainean, dotore eta duintasun handiz burutu zituen eskatutako bertso-ariketa guztiak.
Argazkian ofizioka dabil Peio Ormazabal txapeldunarekin.


ZORIONAK, ANE!!!!

Hona hemen, Anek osatutako bertso bat.
Gaia: "Gelara sartu zara eta zure ama dau zure kajoian begiratzen..."

Famili honek gogorra izan dau
orain arte iragana
aita hil jakun ta ama bakarrik
goiz eta gabetan lana
zuri sorpresa emotea zan
ama nire gaurko plana
ta begirada otzana
ez dot ahaztu zuk esana
emon dostezu maitasuna ta
eman dostazunez dana
diru guztia nik aurreztu dot
eta zuretzako, ama.