viernes, 21 de diciembre de 2012

S.A.C. Zornotza XIII. Idazlan Lehiaketa

Aurten ere ipuin ugari  Koraleko XIII. Idazlan Lehiaketan. Gazteen adinaren arabera sailkatu dira ipuinak, alde batetik 10 urte artekoentzat, beste alde batetik 11 eta 14  urte bitartekoentzat eta  azkenik 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Nagusien mailan Urritxe Institutuko bi ikaslek lortu dituzte lehen bi sariak:  Miren Magunazelaiak lortu du lehen saria eta Marta Beobidek bigarren saria. Zorionak bai irabazleei, bai parte hartzaile guztiei!


Hona hemen irabazleen ipuinak:

1. saria: Iraganaren itzulera. Miren Magunazelaia
http://www.mirenmaguna.blogspot.com 
2. saria: Zorigaitzeko misterioa.  Marta Beobide
http://www.beobidemarta.blogspot.com




jueves, 20 de diciembre de 2012

"Euskara Zine Aretoetara"


1. DBHko ikasleak  "Karamuk"  filma ikusi dute Zornotza Aretoan.

Helburua: Ikasleak euskarazko zinearen ikusle izaten ohitzea.

Landutako gaiak: Komunikazioa, maitemina, lapurretak.


Sinopsia


Johanna 17 urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan, berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela, benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da, ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko da...



Neska-mutilok, zer iruditu zaizue pelikula? Gustokoa izan duzue?
Egizue komentarioren bat.

miércoles, 19 de diciembre de 2012

Euskararen eguneko sarien banaketa

Gaurko atsedenaldian banatuko dira  lehiaketetako sariak. 
           
         ZORIONAK  guztioi!!!!

     • “Onomatopeiak ilustratuz” lehiaketa:


1.saria:  Rebeca Jimenez, 4.DBH
2. saria:  Maialen Alberdi, 3. DBH
3. saria:  Mikel Zarandona, 4.DBH

     • “Euskal kantak Youtuben” lehiaketa:

1.saria:  Ibtissam El Yacoubi, 1.Batx.
2. saria:  Nerea Lopez, 1.Batx.
3. saria:  Naia Bilbao, 3.DBH


     • “Txelis saria” lehiaketa:

1.saria:  Jon Garcia 1. Batx.
2. saria:  Ziara Aspiazu eta Ane Olea, 4. DBH
3. saria:  Garazi Urrutia eta Raquel Sanz, 4. DBH

miércoles, 12 de diciembre de 2012

"Onomatopeiak ilustratuz" lehiaketa

Badauzkagu saridunak!!!


1. Saria:  4.DBHko  Rebeca Jimenez

















2. Saria:   3.DBHko  Maialen Alberdi

















3. Saria: 4.DBHko  Mikel Zarandona

Zorionak hiruroi  eta parte hartu duzuen guztioi:















Euskal kantak youtuben lehiaketa

Hona hemen  aurtengo irabazleak:
1. saria: Ibtissam El Yacoubi,    http://www.youtube.com/watch?v=FGg1bUVHLPc

2. saria: Nerea Lopez,       http://www.youtube.com/watch?v=ZCkqg0W06sE 

 
3. saria: Naia Bilbao,   http://www.youtube.com/watch?v=9eqmDAX0BAw



Parte hartzaileak:



http://www.youtube.com/watch?v=DpwbPZ31tGo&feature=youtu.be

http://www.youtube.com/watch?v=k5QUSt4iZ0s

https://www.youtube.com/watch?v=B5M0gdER_EY

http://youtu.be/H56er2T_GGo

http://www.youtube.com/watch?v=sDORgHRORpU&feature=youtu.be

http://www.youtube.com/watch?v=aR61lAube3k&feature=youtu.be

http://www.youtube.com/watch?v=XmmrhbJBTw0

http://www.youtube.com/watch?v=ObOshh3v6DI&feature=g-crec-u

http://www.youtube.com/watch?v=0SVWmDNTkak


http://www.youtube.com/watch?v=_nfZkZdiYr
http://www.youtube.com/watch?v=IvjJ6hQudJs&feature=youtube_gdata_player
http://youtu.be/FTcjkdrpxcY 

http://www.youtube.com/watch?v=xI6zCUWog3g
http://youtu.be/wg9xzjYy-ak
http://www.youtube.com/watch?v=HmtofpzQYJw
http://www.youtube.com/watch?v=psLGKqkO8Yo
 http://www.youtube.com/watch?v=g1_GiLP7QU4&feature=plcp
https://www.youtube.com/watch?v=Gwkr8duRnNw
http://www.youtube.com/watch?v=MXdT3u21W6s
http://www.youtube.com/watch?v=vqT_MKYrgVg&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=2YmPzD9f914
http://www.youtube.com/watch?v=ub5KBWn5K0s
http://www.youtube.com/watch?v=2W4bC2Ja7EM
http://www.youtube.com/watch?v=qKsh_CveEKo&feature=g-crec-u
http://www.youtube.com/watch?v=FACaJKSnIsU
http://www.youtube.com/watch?v=sbRjHABSzOA
http://www.youtube.com/watch?v=MW3pbQF7gLs&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=g3nzZKQ4h3c&list=FLj9YhhoGV1giQUKTYljeX-g&feature=mh_lolz
http://www.youtube.com/watch?v=G0Bofuu1Pqw
https://www.youtube.com/watch?v=iCVkBTZGnNs




 

martes, 4 de diciembre de 2012

Alex Txikon institutuan


Alex Txikon Urritxe institutuan izan da hitzaldia ematen. Alex “mendizale kementsu” moduan aurkeztu dute.  Gaur egun ,euskal alpinistarik ezagunetarikoa da, bere oinetan bederatzi zortzimilako dituena,  eta hau guztia gutxi bada,  mendizaletasuna herri kirolekin tartekatzen du, aizkolari lanarekin hain zuzen.
Alexek kontatu dizkigu  goi mendietan  bizi izandakoak.  Batzuk bizipen gogorrak, adibidez lagunak mendian galdu zituenean, beste batzuk, arrakastatsuak. Hala ere, ikaragarria da gazte batek azken hamar urteetan zenbat bidai, zenbat proiektu eta zenbat gauza egiteko gai izan den.
Duela hamabost egun, Pirinioetan istripua izan ondoren eta hanka hautsita izan  arren gurekin egon da. Baina gero, Bilboko Mendi Film Festival aurkeztera joango da. Bertako bi filmetan parte hartuko baitu Alex Txikonek:  Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako Next stop: Greenland eta Bajo cero filmeetan. Eta horrela dabil beti, batera eta bestera, gelditu barik.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu Urritxe institutuan.  Zorte ona opa diogu hurrengo proiektuetan!

Emi Dementei eta Alex Ciociiaren glogsterra:


Jon Morcillo eta Gabriel Feodoroven glogsterra:


..............................................................

domingo, 2 de diciembre de 2012

jueves, 15 de noviembre de 2012

Segura eta Alkizako barnetegiak


Azaroaren 5etik 8ra Urritxe institutuko 62 ikasle eta zenbait irakasle joan gara Euskal Girotze Barnetegietara. Egun osoa euskaraz bizitzeko aukera izan dugu eta aprobetxatu dugu.Heltzeaz  batera bertako monitoreek  harrera egin digute bai Alkizan eta bai Seguran eta etxea ikusi ostean herria  bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Eta bazkal ordura arte, monitoreek antolatutako ekintzak egin ditugu.

Bazkaldu ostean, batzuk frontoira joan dira eta beste batzuk jokoen gelara, futbolinean edo billarrean jolastera.Arratsaldero  monitoreek antolatutako ekintzak eta jolasak egin ditugu eta horren ostean arratsalde librea afaltzeko ordura arte.

Afaldu ostean, denbora librea izan dugu, musika entzuteko, pelikulak ikusteko edo frontoian jolasteko, ohera joan arte. Hauxe izan da, laburbilduz,  lau egun zoragarri hauetan egin duguna.

Heriotzaren ohiturak














"Hildakoa elizara lepo gainean"

HerriaAmorebieta-Etxano (Bizkaia)
Hizlaria(k)Atutxa Atutxa , Jose AntonioBikandi Olano, Maria Angeles 
Proiektua Zornotzako ahotsak

"Hiletak: gaubela, gorpua Zornotzaraino lepoan"

             HizlariaEsturo, Isidora 






























Sepulturaren inguruko ohiturak
















Hurrengo loturan  gure Zornotzako nagusien testigantzak daukaguz,  heriotzaren inguruko hainbat kontakizun daude.

     http://www.ahotsak.eus/amorebieta-etxano/gaiak/030407/



viernes, 29 de junio de 2012

SAN JUAN





                          

   San Juaneko hariztia

Badira Zornotzan toki zoragarriak eta horietako bat San Juan mendiko hariztia da. Urtero, San Juan bezperan, zornotzar ugari batzen da bertan ohikoa den suaren inguruan. Gazte asko elkartzen da  su horren inguruan udako solstizioa ospatzeko. Baina, dirudienez, antzinatik dator leku horren magia.

Aurten Urritxe institutuan gau horren inguruko erakusketa egin dugu.