viernes, 22 de mayo de 2015

Aitor Arana Luzuriaga



jueves, 7 de mayo de 2015

Asier Altuna zinema zuzendaria

Asier Altuna zinema zuzendaria eta gidoilaria Urritxe Institutuan izan da. 4.DBHko ikasleek Gipuzkoarra ezagutzeko aukera  izan dute. Film laburrak ikusi ostean galderak egiteko aukera izan dute ikasleek. Topeka eta Zela Trovke film laburrei buruzko gora beherak ezagutu ditugu.

Bergararra  Ikus-entzunezkoen munduan argi-teknikari modura hasi  zen. Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen lehen film laburra: Txotx . Horren  ostean, gidoiak idazten eta zuzendaritza lanetan hasi zen. Film labur, telesail eta iragarki ugari sortu ditu. 2005ean Esnalekin batera lehen film luzea zuzendu zuen: Aupa Etxebeste! . Bertsolari dokumental arrakastatsua ere egin du. Hitzaldi interesgarria!