viernes, 2 de mayo de 2014

Afrikako semea, Aitor Aranaren eleberria


Gaurkoan, Aitor Arana idazle legazpiarra izan dugu Urritxen. Idazle bikaina izateaz gain hizlari aparta dela ohartu dira 2.DBHko ikasleak. Araitz Akasusok egin du aurkezpena eta jarraian idazlea entzuteko aukera izan dugu.
2004an idatzi zuen Afrikako semea eta hirugarren argitaraldia da aurtengoa, beraz, asko irakurritako eleberria dela esan digu idazleak.
Aitor Aranak lan ugari argitaratu ditu, batzuk haur eta gazteei zuzenduak eta  beste batzuk helduei zuzenduak. Baina honetaz gain, saiakera eta antzerkia ere landu ditu. Lan oparoa egin du idazle legazpiarrak, hamazortzi urterekin idazten hasi zenetik.
Afrikako semea eleberria gustura irakurtzen den nobela da; gaztentzat aproposa gai  aldetik eta bikain kontatua dago.
  Aranak, XVIII.  mendean, Ganbian  kokatu  du nobela hasiera batean. Orduan europarrak itsasontzietan Afrikatik Amerikara eramaten zituzten bahitutako gizon-emakumeak. Ameriketan esklabo moduan erosi eta lanean jartzen zituzten lur eremu zabaletan. Baina, Osanbok ez du onartuko bere maiteagandik banatzerik eta gogor borrokatu ostean protagonistak bere helburua lortuko du. Horrela abentura biziz beteriko itsas ibilbidea egin ostean lehorrera heltzen dira.
Gustura irakurri den eleberria, benetan atsegina




.

No hay comentarios:

Publicar un comentario