lunes, 11 de febrero de 2013

Miren Agur Meabe idazlea Urritxen


3. DBHko ikasleek Miren Agur Meaberen  hitzaldia  entzuteko aukera izan dute. Hizlari trebea da idazlea, eta inork baino hobeto adierazten ditu barne sentimenduak. Itsaslabarreko etxea (Aizkorri, 2001) eleberria irakurri ondoren Miren Agurri galderak egiteko aukera ezin hobea izan dute gazteek.  Idazle lekeitiarrak kontatu digu nola etorri zitzaion inspirazioa:  15-16 urte zituela idatzitako narrazio laburrak aurkitu zituen garbi-ikuzia egiten zebilela eta hori izan zen nobelaren hasiera.

Joana da nobelaren protagonista, eta Alain bere nobioa. Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte zitueneko uda, amodioa ezagutu zuelako.  Eta uda berean,  Garraitzetako  itsas labarrean, etxea aurkitu zuen:  etxe misteriotsua, jakin-mina pizten duen horietakoa.  Horren inguruan eraiki digu Miren Agur Meabek eleberria, eta 2002. urtean Euskadi Saria lortu zuen nobela horri esker.

jueves, 7 de febrero de 2013

Hizki-mizki aldizkaria

Labetik atera berria,   Prentsa tailerreko 3. DBHko ikasleen aldizkaria: