martes, 21 de diciembre de 2010

KORALEKO IPUIN LEHIAKETA


Aurton ere Urritxe Institutuko hiru ikaslek eskuratu dituzte lehen sariak S.A.C. ZORNOTZA XI IDAZLAN LEHIAKETAN.
11 eta 14 urte bitartekoen atalean Itxaso Goikoetxea izan da irabazlea.
15 eta 18 urte bitartekoen atalean Nerea Prieto izan da lehen saritua eta Irati Lejarraga bigarren saritua. ZORIONAK HIRUROI!!!!


Itxaso Goikoetxea saria hartzen

Irati Lejarraga Koldo Zelaietarekin bigarren saria hartzen
Nerea Prieto lehen sariarekin

BAIONAKO IKASLEEN BISITA





Abenduaren 14tik 17ra Baionako ikasleak izan ditugu gure artean







Zornotzako egonaldiaren egitaraua




Hotza, bai, baina
ederto baten ibili gara... ezta?


Goraintziak danoi eta laster arte.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Euskararen eguna


Hotza, euri
zaparradak,

baina giro onean
ospatu dugu
.

Egitaraua

"Euskal kanta Youtuben" lehiaketako partaideak:
muxu batekin Lauroba nereagerni
muxu batekin Lauroba arianeetamaialen
Ken zazpi Zapalduen olerkia LidyGaga 1. SARIA
Ken zazpi Zapalduen olerkia xabiparada
Gozategi Don Jose agate15
Latzen Laztana ArgiOsa12
Ken zazpi Haizea lauburua
Ken zazpi Hel nazazu eskutik igj26
Ken zazpi Itsasoa gara PauleEuba5
Hertzainak Aitormena benato12
Ken zazpi Gutuna axabi8
Betagarri Baliteke alberdi94
Betagarri Baliteke lauburua
Gatibu Lorak eskeintzen alberdi94
Sorotan bele Uxo zuria beltxo 84
Lor Zure doinua amoreiramar 2. SARIA
Gatibu Urepel itxale
Ken zazpi Gernikan elurtzan
Itoiz Lau teilatu gainean josebasesino1
Ken zazpi Ilargia Jennyurritxe
Berri txarrak Jainko ateoa Junebongiovi

Betagarri Euri tanta bakoitzean julenirati
Gatibu Ure dakar zeruek oierlinkinpa
rk
Berri txarrak Bueltatzen alvarrito100
Gatibu Bizitzeko gogoa suli1994
Gatibu Bizitzeko gogoa agate15

Berri txarrak Ez suli1994
Betagarri Txikia naiz ainaramenoyo

Gatibu Ure dakar zeruek oierlinkinpark
Ken zazpi Itxaropena 811ruth
Gozategi Egunon anestankona9
Berri txarrak Jaio musika hil sdamorebietab

B. Gandiagaren "Poemak ilustratuz" le
hiaketaren irabazleak:

1.saria: Svetlana Fernander (4. DBH-D) "Lurra hartu dut esku barruan" olerkian oinarrituta


Lurra hartu dut esku barruan,
eskutada lurra,

herriko neure lurra,

neure asaben lurra,

lurreko neure lurraren

lur puska ziurra.



2.saria: Lide Madariaga (2.DBH-E) "Tiriki tauki" poeman oinarrituta

"Tiriki, tauki, tauki

mailuaren hotsa.

Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.

Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza.

Ai, oi, ai,

ari da Oteitza.


3. saria: Ane Olea (2.DBH-F) "Udaberria" olerkian oinarrituta

Udaberri
berri onak

kuku jaunak

dakizki.

Kuku jauna,

esaiguzu
udaberri
ba-dala.

Erri maitean
bai dut nik artu nai

bizitza dutan
euskal-giroa.

martes, 30 de noviembre de 2010

Athletic atzo eta gaur

Jon Aurtenetxe eta Aitor Larrazabal gure 1. eta 2. DBHko ikasleekin izan dute hitzordua.
Gora Athletic! EUP!

Fernando Morillo idazlea gure artean







4. DBHko ikasleekin solasaldian izan dugu Morillo,
1. ebaluazio honetan "Suminaren estrategia"bere nobela irakurri ondoren

Ikasleok, egizue hizketaldiaren komentarioren bat!




jueves, 1 de julio de 2010

miércoles, 16 de junio de 2010

Hizki-mizki 2010eko ekaina


Institutuko sarrerako tabloian ipini dugu aurtengo Hizki-mizki.


martes, 8 de junio de 2010

Aitor Arana idazlea institutuan

Ibaizabal argitaletxearen bidez etorri zaigu Aitor gure 3. DBHko ikasleen galdereen inguruan hitz egiteko asmoz.

"Afrikako semea" eta "Amodioaren gazi-gozoak" irakurri ondoren aukera ederra idazlearekin egon ahal izatea zalantza eta hausnarketak partekatzeko.


Eskerrik asko, Aitor.
Ikasleok, zer iruditu zaizue idazlearekin egindako saioa?
Egizue komentarioren bat.



VII. Argazki-idazlan lehiaketa

ZORIONAK IRABAZLEEI:

a) Taldea (Lehen Hezkuntza):
Ez da lanik aurkeztu.

b) Taldea (Lehen Hezkuntza)
"Zelaietako Sustrai"
PAULE ARTABE PEÑA (Andra Mari Ikastola)

c) Taldea (DBHko 1. zikloa):
"Munduaren amaiera"
ITSASO GOIKOETXEA (Urritxe Institutua)

d) Taldea (DBHko 2. zikloa):
"Jadanik gaua zen"
IRATI SALAZAR PÉREZ (Urritxe Institutua)
iratisalazar.blogspot.com
Aipamen berezia:
"Arima Gaztea"
LEIRE JAUREGIBEITIA ANSOTEGI (Urritxe Institutua)
leirejauregibeitia.blogspot.com

ANE ALEGRIA Bertsolari gazteen finalean


Kanporaketa guztiak gainditu ondoren, Ane Alegria (3. DBH) Bizkaiko eskolarteko bertsolari gazteen finalera heldu da.
Indautxun izan zen finala ekainaren 4an.
Oholtzaren gainean, dotore eta duintasun handiz burutu zituen eskatutako bertso-ariketa guztiak.
Argazkian ofizioka dabil Peio Ormazabal txapeldunarekin.


ZORIONAK, ANE!!!!

Hona hemen, Anek osatutako bertso bat.
Gaia: "Gelara sartu zara eta zure ama dau zure kajoian begiratzen..."

Famili honek gogorra izan dau
orain arte iragana
aita hil jakun ta ama bakarrik
goiz eta gabetan lana
zuri sorpresa emotea zan
ama nire gaurko plana
ta begirada otzana
ez dot ahaztu zuk esana
emon dostezu maitasuna ta
eman dostazunez dana
diru guztia nik aurreztu dot
eta zuretzako, ama.

jueves, 27 de mayo de 2010

Euskara zine aretoetara

"Euskara Zine Aretoetara" programari esker Urritxeko 2.DBHko ikasleek "Karamuk" pelikula ikusi dute maiatzaren 19an.
Helburua: Ikasleak euskarazko zinearen ikusle izaten ohitzea.
Landutako gaiak: Komunikazioa, maitemina, lapurretak.

Neska-mutilok, zer iruditu zaizue pelikula? Gustokoa izan duzue?
Egizue komentarioren bat.

viernes, 23 de abril de 2010

Kliketaklik lehiaketa

Aurton ere kliketaklik lehiaketan parte hartu dugu beste hainbat ikastetxerekin batera.


Eta zorionez 3. postuan geratu gara Urnietako salesiar ikastetxekoekin batera.


ZORIONAK !

Lehiakideak 3.DBHko Prentsa Tailerreko ikasleak izan dira

Klik eta klik Euskal Herriko hainbat institutok parte hartzen duten lehiaketa bat da. Eta hainbat proben bidez, lan talde dinamiketako balio bikainaren erakuslehioa izan nahi du, eta ikasleei zenbait balore, kontzeptu eta ezagutza transmititu nahi dizkie.

jueves, 22 de abril de 2010

Baionara egindako bidaia


BAIONAko trukaketa: Martxoaren 9tik 12ra
Askotan entzunda genuen arren, ez genekien benetan zer nolako esperientzia biziko genuen.


Zornotzatik irten baino lehen egonezina eta urduritasuna ziren nagusi.

Baina hara heldu bezain laster konturatu ginen toki ezinhobea izango zela esperientzia berri hori denok elkarrekin bizitzeko.

Gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekimen bat izateaz gain,
euskal literaturari buruz zerbait gehiago ikasi eta lapurtera ezagutzeko aukera ere eman zigun.




Argazki hau gure lehen bisitakoa da: Lizeora heldu, autobusa hartu eta jarraiaabiatu ginen Arnaga jauregia bisitatzera.



Lapurdiko historiari buruz zertxobait gehiago ikasteko, eta horrela, kulturaren berezitasunak ezagutzeko, hainbat herri bisitatu eta Etxepareren jaiotetxean ere izan ginen.












Bertsolari eta ipuin kontalari saioak ere izan genituen.
Baionako eta Zuberoako bertsolari eta Joxe Mari Carrere ipuin kontalariarekin.











Arratsaldean, denok elkarrekin joan ginen Angeluko lerratokira.




Hirugarren egunean, Donibane-Lohitzunen geldialditxo bat egin ondoren, Abadia jauregira abiatu ginen trukakideekin batera.



Han, jauregiaren barnealdea ezagutu genuen.












“Ibilaldi eder bat dago hemen Urdazubiko leizeetatik Sarako
leizeetara Zugarramurdikoetatik pasatuz
. Bidexka hortan mendietako harriek badakite honen mintzatzen”.





Urdazubin, Axularren jaiotetxearen aurrean


Trukaketari bukaera emateko, gure lanen zuzenketa egin ostean, sari banaketa egin genuen eta Baionako karriketan zehar ibili ginen, Bonnat museoa ikusi eta Lizeoko jantoki erraldoian jan eta trukakideak agurtu ostean, etxerako bidea hartu genuen".
(Itsasne Iparragirre-Olatz Agirre)

lunes, 1 de marzo de 2010

Asier Altuna zinemagilea Urritxen


"Aupa Etxebeste" film famatuaren egilearekin egoteko aukera izan dute batxilergoko ikasleek.
Bere bizitzaren ibilbidea azaldu ondoren, bere bi laburmetrai ikusteko aukera ere izan genuen:
- "Topeka" laburmetraia, 2002 urtean ekoiztua. Orain arte mundu osoko hainbat lehiaketetan parte hartu, harrera ona izan eta hainbat sari lortu dituena.
- 35 mm.tan eginiko «txotx» laburmetraia. 1996an bere gidoi eta zuzendaritzapean egina.

jueves, 28 de enero de 2010

martes, 26 de enero de 2010

Euskara Zine Aretoetara

"Euskara Zine Aretoetara" programari esker Urritxeko 1.DBHko ikasleek "Azti ikaslea" pelikula ikusi dute.

Helburua: Ikasleak euskarazko zinearen ikusle izaten ohitzea.

Landutako gaiak: Konfiantza, laguntza, magia, helburuak lortzea eta konstantzia

Neska-mutilok, zer iruditu zaizue pelikula? Gustokoa izan duzue?
Egizue komentarioren bat.