miércoles, 18 de enero de 2012

Euskara zine Aretoetara


"Zientzia fikzioa" filma ikusi dute 1. DBHko ikasleek.

Sinopsia

10 urteko Andreas, herriko mutiko berria da. Ikaskideei, bere gurasoak puntako zientzilariak direla esaten die. Verok, berriz, Andreasen gurasoak arraro xamarrak direla uste du eta hauek espiatzeko proposamena egiten du: honela jakiten dute, aita eta ama, mundua konkistatu eta unibertsoko nagusiak bilakatzear daudela, eta Andreasekin izarretara bidaiatzeko asmoa dutela. Haurrak txundituta daude. Arrazoi bakarra izan dezake guztiak: Andreasen gurasoak extralurtarrak dira.