jueves, 22 de octubre de 2009

Jabiren ikastaldea


Gaurko egunez, hainbat urtetan gure lankidea izan den Jabi Petralanda jubilatutu zaigu.

ZORIONAK !!!

Hizki-mizki 2009ko ekaina



Hauxe da gure lehenengo Hizki-mizki web-aldizkaria!

Klikatu bere gainean irakurri ahal izatekoPosted by Picasa


miércoles, 21 de octubre de 2009

Indiako Anekal Karntaka-ko proiektuaren aurkezpena



Urriaren 14an Indiari buruzko hitzaldia izan zuten 4.DBHko ikasleek. Bertako erlijio, kultura eta ekonomiaren egoeraz hausnartzeko aukera itzela, Anekal Karntaka-ko hezkuntza proiektu baten arduraduna, Anil, izan baitzen hizlari gonbidatua.
"Bideo baten bidez Indiako kontraste ikaragarriak eta desberdintasunak azaldu zizkigun: etxebizitzak, eskolak, kaleak..." "Aberastasuna gutxi batzuen eskuetan dagoen bitartean (%20),pobrezian, aldiz, biztaleriaren gehiengoa bizi da."
"Gure adineko neska-mutilek eraikin desberdinetan ikasten dute,hau da, neskak batean eta mutilak beste batean. Umeek, ordea, gela mixtoetan ikasten dute eta bertan asteko egun guztiakigarotzen dituzte bere gurasoak eta familia ikusi barik."
"Argi dago Indiako eta gure bizimodua guztiz desberdina dela, bertako egunerokoa askoz gogorragoa baita eta bizitzarako aukerak urriagoak..."

4.DBHko ikasleak