jueves, 10 de mayo de 2012

Ordezko andereñoa

"Ordezko andereñoa"  filma  izan da oraingoan  2. DBHko ikasleek  "Euskara Zine Aretoetara"  proiektuari esker ikusi dutena  Zornotza Aretoan.
"Seigarren mailako maistra berriak guztiz engainatuta dauzka ikasleen gurasoak, irakaslerik onena dela sinetsarazita. Ikasgelako ateak ixten direnean, itxurak egiteari utzi, eta gaizto baino aiztoago bihurtzen da, Edurnezuriren sorgina baino gaiztoago. Baina ez da hori txarrena; umeei pentsasmenduak irakur diezaizkieke. Eta oraindik okerrago: ez dirudi gizaki bat denik. Eta gizaki bat ez bada, zertan ari da Lurrean? Zergatik eraman nahi ditu umeak Frantziako eskola-lehiaketa batera? Eta, batik bat, nola egin behar zaio aurre alien bati?

miércoles, 2 de mayo de 2012

Santikurtzeak Bizkargin

BIZKARGIko SANTIKURTZEAK

Maiatzaren 3an, ohitura dago Bizkargira igotzeko baita hurrengo domekan ere, errepetizino egunean. 
Lehen, Gorozika, Morga, Etxano, Larrabetzu eta Muxikako parrokietako ordezkariak eta kontzejalak batzen ziren erregu egiteko santikurtze egunean Bizkargin.
Inguruko herrietako erromes taldeak, otoitzean, ermitaraino igo eta meza entzun ondoren erromeria handia egiten zen.   Ermita Etxanoren jabetzakoa zenez, Etxanoko udalaren ordezkariak Txuzoa edo aginte makila lurrean sartzen zuen ermitaren ondoan erromeriari hasiera emateko.
Erromesei “txantelak” banatzen zitzaizkien bidean eta horrela tontorrean Etxanoko udalak eroaniko zaragia bete ardo zuri txanteldunen artean edaten zen.

Orain-oraintsura arte, santikurtze egunean, ermitan bedeinkatutako sahatsaz eta ereinotzez apaindutako gurutzeak ipini izan dira soloetan, uzta babesteko.

Gerra zibilean hainbat borrokaldi izan ziren Bizkargin gudari eta nazionalen artean tontorra behin eta berriro irabazi eta galduz. Bajak ugariak izan ziran alde bietan.
Ermita 1937an, apurtuta geratu zen eta berriro eraiki ondoren 1943ko maiatzean inauguratua zen.

Badirudi gerraosteko hurrengo hamarkadetan Santikurtzeak “normaltasunez” joan zirela eta bertako meza eta erromeria famatuak zirela, bertara hildakoen senideak eta gudariak ere joanez. Hiru-lau
musika jole zebiltzan txoko desberdinetan, herri bakoitza bere dantzariekin eta dantzatzeagatik kobratzen zitzaien. Antza denez, gerraostetxoan ere Bizkaiko dultzaina zen erabiliena, eta beranduago indartu ziran erromeriarako txistua eta trikitixa. Baina frankismoaren azken urteetan, Goardia zibilak joaten hasi ziran jeepetan erromerian txistua jotzea ere debekatuz. Ikurrinak ipintzen ziren bideko kable elektrikoetan, baita tontorrean bertan ere. Arrastian ohitura zen Zornotzara jaistea.
1965eko urriaren 17an Lehen Gudari Eguna ospatu zen Bizkargin.
70. hamarkadan zehar, Udabarri Dantza Taldeak Bizkargiko santikurtzeak bultzatu zituen, bertan
euskal musika-tresnak eta dantzak zabalduz. Bost urtetan Zornotzan Euskal Jaialdiak antolatu zituzten, parkeko frontoian eta Zelaieta zineman, herrian giro euskalzalea eta mendizalea lortuz.
Franko hil ondoko urteetan mendietako erromeriei makalaldia heldu zitzaien, (1975etik aurrera)
eta Bizkargikoa ez zen salbuespena izan horretan. Jendea urritzen hasi zen azken urteetako debekuen eraginez eta meza ostean ezer gutxi zegoen.
1985-88 urteetan Zornotzako AEK-k eutsi gura izan zion erromeriari eta izugarrizko bultzada hartu zuen jaiak, bai Bizkargin eta bai Zornotzan bertan ekintzak antolatuz.
 
1987an Gernikako Borbardaketaren 50.urteurrena zela eta, Batzordeak baimena eskatu zion Zornotzako AEKri Bizkargiko santikurtzeetako programa antolatzeko. Ordukoak dira Bizkargin jarrita dauden eskultura
(burdin gorriak) eta plaka (hildakoen oroigarria).

1989. urtetik aurrera, euskal presoen aldeko taldeak arduratu dira antolaketa lanaz. Gehienetan Zornotzako jendea izan da antolatzailea mendi tontorrean eta arrastiko ekintzak Larrabetzun egiten dira ordutik ona.
Beraz, Bizkargi sinbolo garrantzitsua da Zornotzarrontzat eta inguruko herrietakoentzat, Bizkai osoko ondarea, euskaldunon nortasunaren gordeleku aparta.

2011.urtetik, Etxanoko Andra Mari Elkartekoak gehitu dira antolaketa honetara aintzinako ohiturari helduz: Txuzoarekin erromeriari hasiera emanez.



Jarrai dezagun Bizkargira igotzen… eta bertan disfrutatzen.

jueves, 26 de abril de 2012

Errose Bustintzari eta Bizkargiri buruzko hitzaldiak

Aurten, Xabier Amurizak hiru hitzaldi eman ditu Urritxe institutuan. Lehena, DBHko 4. mailakoei Kopla eta kantu zaharrei buruzkoa, bigarrena Errose Bustintza “Mañariko” idazleari buruzkoa eta hirugarrena Bizkargiri buruzkoa.


Batxilerreko ikasleek Errose Bustintzaren ipuinak irakurri ondoren, Amurizaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Ane Alegriak egin du aurkezpena, eta Xabierrek berak ere txalotu eta goraipatu du Aneren lana. Bikaina izan da.
 Etorri handiko hizlaria da Xabier eta kontatutako ipuinez gozatu dugu guztiok.
Ahozkotasuna eta ipuingintza uztartu ditu hizlariak, etxean entzundakoez ez ezik inguruan bildutakoez ere aritu da eta Erroseren ipuinak ere ezagutarazi ditu. Ekitaldi laburra egin zaigu.


Santikurtze eguna dela eta, DBHko 3. mailako ikasleek Bizkargi egunaren inguruan gelan informazioa eskuratu ondoren Xabierren beste hitzaldi bat entzuteko aukera izan dute. Informazio ugari izan dute  Urritxe institutuko ikasleek eta horrez gain Amurizaren aspaldiko kontuen berri ere. Ez dugu ahaztu behar Xabier santikurtze egunekoa dela eta horrek eman dio aukera idazle eta bertsolari famatuari bere jatorriari buruzko ipuina kontatzeko.Xabierrek txikitan uste zuen, hala kontatu baitzioten, Bizkargin zegoen kitano-gurdi batetik hartutako haurra zela.  Hizlariaren jarioa eta ahozko trebetasuna ukaezinak dira. Hitzaldia txalo zaparradarekin  amaitu da.

martes, 17 de abril de 2012

Xabier Amuriza 4. DBHko ikasleekin

Gaur, Urritxe institutuan, Xabier Amuriza izan dugu gure artean. DBHko 4. mailako ikasleek idazle eta bertsolari zornotzarrarekin saio interesgarria partekatzeko aukera izan dute. Hitzaldian, Xabierrek “Kopla eta kantu zaharrak” jorratu eta abestu ditu . Ibilbide horretan Torreburun bizi zela abesten zituen koplak ez ezik Bizkai osoan abesten ziren koplak ere jakinarazi dizkigu.
Baina, momenturik interesgarriena, Amurizak ikasle guztiak abesten jarri dituenean izan da eta esan beharra dago ikasleen erantzuna ezin hobea izan dela.
Eta amaitzeko, galdera-erantzunen tartean, Xabier Amurizari eskatu dizkiote bertso batzuk Juan Carlos erregearen elefante-ehiza dela-eta. Eta bertso horiekin amaitu da hitzaldia.

viernes, 9 de marzo de 2012

miércoles, 15 de febrero de 2012

PERUBELE eta IÑAUTERIEN TESTIGANTZAK


Perubele gaizkilea, Zorrontzan aurreko urtean izan diren gauza txar guztien egilea da.
Belatxikieta inguruan bizi da eta Marijelarren harrapatu dugu.
Txori-maloaren gorputza eta belearen ezaugarriekaz egindako burua dauka.
Soinean, Hawai-ko arkondara koloretsua daroa, lehengo Zornotzar baserritar batzuk Ameriketatik bueltan ekarritakoak gogoratuz.

Zornotzako inauterien oinarriak 2005ean finkatu ziren. Eta horrela, Euskal Herriko tradizioan errotutako pertsonaia sortu zen: Perubele.

Pertsonaiaren osagaien jatorria:
Izena: Herriko toponimiarekin, Belatxikietarekin lotuta. Belatxikia belearen antzeko harraparia da eta “belea” totem moduan erabiltzea erabaki zen. Peru izena, gizonezkoa delako.
Gorputza: Larruzeatarrek Boroarantza goazela daukaten txori-maloan oinarrituta.
Marijelarre toponimoa Arkotza-Bediaga inguruan dago eta sarri aipatua izan da Garamendi Peskaderuaren idatzi zelebreetan.

Aurtengo egitaraua:
  • Barikuan, Inauteri Kalejira “Perubele” gaizkilea eta inauterietako alkatearekin. “Perubele”k egindako okerkerien barri eman eta ondoren sagardoa eta txistorra denontzat.
  • Martitzenean, herriak erabakiko du gaizkilea dela eta erretzea merezi duela Zubiondo Plazan eta amaitzeko txokolatada umeentzat.
Institutuan egindako Perubeleren erakusketa:


IÑAUTERIEN TESTIGANTZAK



1.DBH-Eko ikasleen familiakoen testigantzak: SARTU hemen Glog-a ikusteko




1.DBH-Dko ikasleen familiakoen testigantzak:
SARTU hemen Glog-a ikusteko 1. DBH-Fko ikasleen familiakeon testigantzak:



SARTU hemen Glog-a ikusteko

miércoles, 8 de febrero de 2012

Iñaki Friera Urbistondo gure artean

"Zureak egin du" bere eleberria irakurri ondoren, 2. batxilergoko ikasleek liburuaren idazlearekin solasaldia egiteko aukera izan dute gaur. Elurtza itzela izan dugu gaur Zornotzan, baina etorri zaigu hitzordura!

"Lan interesgarria dauka. Bere interprete lanari esker, tratu txarren inguruko hainbat benetako testimonio entzun ahal izan ditu eta bere istorioa horietan oinarrituta idatzi du."
(Irati, Mikele, Agate) "Tratu txarrak izan dituzten emakumeek ezin dituzte bere semeak harrera zentroetan beraiekin eduki adin batera heldu ondoren. Beste zentro batera ematen dituzte egoki tratatzeko." Aipamen bitxia. (Amaia)