viernes, 23 de abril de 2010

Kliketaklik lehiaketa

Aurton ere kliketaklik lehiaketan parte hartu dugu beste hainbat ikastetxerekin batera.


Eta zorionez 3. postuan geratu gara Urnietako salesiar ikastetxekoekin batera.


ZORIONAK !

Lehiakideak 3.DBHko Prentsa Tailerreko ikasleak izan dira

Klik eta klik Euskal Herriko hainbat institutok parte hartzen duten lehiaketa bat da. Eta hainbat proben bidez, lan talde dinamiketako balio bikainaren erakuslehioa izan nahi du, eta ikasleei zenbait balore, kontzeptu eta ezagutza transmititu nahi dizkie.

jueves, 22 de abril de 2010

Baionara egindako bidaia


BAIONAko trukaketa: Martxoaren 9tik 12ra
Askotan entzunda genuen arren, ez genekien benetan zer nolako esperientzia biziko genuen.


Zornotzatik irten baino lehen egonezina eta urduritasuna ziren nagusi.

Baina hara heldu bezain laster konturatu ginen toki ezinhobea izango zela esperientzia berri hori denok elkarrekin bizitzeko.

Gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekimen bat izateaz gain,
euskal literaturari buruz zerbait gehiago ikasi eta lapurtera ezagutzeko aukera ere eman zigun.




Argazki hau gure lehen bisitakoa da: Lizeora heldu, autobusa hartu eta jarraiaabiatu ginen Arnaga jauregia bisitatzera.



Lapurdiko historiari buruz zertxobait gehiago ikasteko, eta horrela, kulturaren berezitasunak ezagutzeko, hainbat herri bisitatu eta Etxepareren jaiotetxean ere izan ginen.












Bertsolari eta ipuin kontalari saioak ere izan genituen.
Baionako eta Zuberoako bertsolari eta Joxe Mari Carrere ipuin kontalariarekin.











Arratsaldean, denok elkarrekin joan ginen Angeluko lerratokira.




Hirugarren egunean, Donibane-Lohitzunen geldialditxo bat egin ondoren, Abadia jauregira abiatu ginen trukakideekin batera.



Han, jauregiaren barnealdea ezagutu genuen.












“Ibilaldi eder bat dago hemen Urdazubiko leizeetatik Sarako
leizeetara Zugarramurdikoetatik pasatuz
. Bidexka hortan mendietako harriek badakite honen mintzatzen”.





Urdazubin, Axularren jaiotetxearen aurrean


Trukaketari bukaera emateko, gure lanen zuzenketa egin ostean, sari banaketa egin genuen eta Baionako karriketan zehar ibili ginen, Bonnat museoa ikusi eta Lizeoko jantoki erraldoian jan eta trukakideak agurtu ostean, etxerako bidea hartu genuen".
(Itsasne Iparragirre-Olatz Agirre)