lunes, 21 de diciembre de 2015

Ilustrazio lehiaketa: "Sarrionaindiaren poemak"


Hurrengo hauek dira aurtengo ilustrazio lehiaketaren irabazleak:

1. Saria:  JULEN AMADOR- 3B- "II GALDERA"


II. GALDERA

Presoa zelda bazterrean,
bakarrik mintzatzen bezala.
Baina ez, armiarma bati
galdetzen dio «Noiz arte?».
Armiarma, berehala,
zintzilikatu eta haría
luzatzen jaisten da.
Eta badirudi hari luze hori dela
armiarmaren erantzuna. 


2. saria: PAULA MARTIN- 3C- "LILI BAT"












LILI BAT

lili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu

lili bat


3. saria: MIREIA Del Rio- 4B- "GAUEKO ARGIAK"










GAUEKO ARGIAK

Argiak piztuta topatzen ditut
kalera irteten naizen orduan
iluntzean nork pizten ote ditu
argi horiek ezkutuan?

Atzo itzaltzen ikusi nituen
goizean lanerantz nindoala
gaua erretiratzen hasia zen
eguzkia jalgitzen zela.

Argiak onak dira,
jakin nahi nuke nola,
jakin nahi nuke nork, zerk
pizten dituen...

jakin nahi nuke
nola pizten diren...
jakin nahi nuke...
nola pizten diren...

Ametsak pizteko,
eta esperantza
ilunaldietarako,
argiak.

Batak bestearen
egietan ere,
desioak ikusteko
argiak.

Jakin nahi nuke
argiak pizten...
jakin nahi nuke...
jakin nahi nuke....
nola pizten diren...


             JOSEBA SARRIONANDIA

jueves, 17 de diciembre de 2015

S.A.C. ZORNOTZA XVI. Idazlan lehiaketa


  Sariak Coraleko egoitzan banatu dira:

  11 eta 14 urte bitartekoen artean:

  1. saria:  Gaizka Jauregi  ( Larreako  ikaslea)
  2. saria: Pablo Perez   (Urritxeko  1. DBHko ikaslea)

ZORIONAK guztioi,  eta  jarraitu idazten...







jueves, 3 de diciembre de 2015

Abenduak 3


Egun ederra gure euskararen aldeko ekitaldia egiteko!!!!