viernes, 21 de diciembre de 2018

 "Mikel Laboaren abestiak"  ilustrazio lehiaketa


Irabazleak:


1. Saria:  Jone Agirre  (4.C)



2. Saria: Izaro Mayans  (2.A)


3. Saria: Jon Perez  (2.C)



Ilustratutako abestien letrak:


TXORIA  TXORI
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite
eta nik...
txoria nuen maite.

Hitzak:  Joxean Artze

GURE BAZTERRAK

Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten
uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.

Idazlea: Joxean Artze

HEGAZTI ERRARIAK
Hegazti errariak
pausatu dira
leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan
argia eta itzala
leihoan
pausatu dira
hegazti errariak

Hitzak: Joseba Sarrionandia.


LILI BAT
Lili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.

Idazlea: Joseba Sarrionandia








viernes, 14 de diciembre de 2018


Euskararen eguneko bideoa






Euskaraldiaren flasmoba


martes, 15 de mayo de 2018

Zornotzako bonbardaketaren argazkiak


1937ko maiatzaren 14an eta  16an Amorebieta-Etxanoko bonbardaketaren 81.urteurrena betetzen da.