lunes, 21 de enero de 2013

Jon Arretxeren "19 kamera"


  Jon Arretxe (Basauri, 1963) izan dugu Urritxe institutuan "19 kamera" liburua aurkezten.

“19 Kamera” Jon Arretxeren azken eleberria da. Toure afrikarraren istorioak hartu ditu aitzakiatzat eta sagako lehenengo nobela Bilbon girotu nahi izan du idazleak, San Frantzisko eta Gorte kaleetan hain zuen. Sagako bigarren liburua ere amaituta dauka “610 euro” eta apirilean argitaratuko duela esan digu.

Droga, emigrazioa, prostituzioa, sexua,  hilketak  eta abar   erakutsi nahi izan dizkigu Jon Arretxek Bilboko Afrika txiki horretan. Toure protagonista afrikarraren eskutik, idazleak hainbat istoriotxotan sartu gaitu.

 Orain arte  nobela beltzak beti kokatu izan ditu Euskal Herritik kanpo: Parisen, Lisboan, Istanbulen, Munichen,... Oraingoan Bilbon kokatu du trama, auzo degradatu batean, San Frantzisko kalean.

“19 kamera” eleberriko pertsonaiek aukera izango dute beste nobela batzuetan agertzeko. Honek saga luze baten itxura dauka. Zorionak Jon!

viernes, 18 de enero de 2013

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoaren hitzaldia


Jon Ander Agirregoikoa Quiron klinikako medikua da. Dimoztarra izan arren Bilbon bizi da. Mediku ginekologoaz gain EHUn irakasle, hizlari eta ikerlaria ere bada. Euskaldun peto-petoa, euskaltzalea  eta hizlari bikaina.

Batxilerreko 2. mailako ikasleek aukera ezin hobea izan dute  Jon Anderren lanbidea ezagutzeko. Medikuak  feeling-a  lortu du entzuleekiko eta horregatik galdera ugari erantzun behar izan ditu ginekologoak. Hizlari bikaina izan dugu Urritxe institutuan.