viernes, 20 de diciembre de 2013

Zornotzako XIV. Idazlan Lehiaketa


Urritxeko ikasleek, herriko ikastetxe guztiekin batera,  parte hartu dute  Zornotzako XIV. Idazlan  Lehiaketan. Adin-taldeen arabera sailkatu dira gazteak. Alde batetik, haurrak 10 urte arte, bestetik gaztetxoak 11 eta 14 bitartekoak eta azkenik, gazteak 15 eta 18 urte bitartekoak. Sei sari egon dira guztira eta Urritxeko ikasleek 3 sari lortu dituzte.



Gaztetxoen atalean, 11-14 urte bitartekoak, Urritxe institutuko  Imanol Gonzalezek lortu du lehen saria eta gazteen atalean, 15-18 urte bitartekoak, lehen saria Ane Etxeandiarentzat eta bigarren saria Jon Uriarterentzat izan dira. Hauek biak ere Urritxe institutukoak.  Zorionak hirurei!!!


Imanol Gonzalez, Jon Uriarte eta Ane Etxeandia

 Ane Etxeandia ipuin lehiaketako lehen saria hartzen

Jon Uriartek ipuin lehiaketako bigarren  saria eskuratzen duen unea


jueves, 19 de diciembre de 2013

Euskal kantak Youtuben. Sariak

Aurtengo Euskal kantak Youtuben lehiaketako saridunak honako hauek izan dira:


1. saria: "Zergatik ez?",   Blas Palluotto  (1. Batxilergoa)

http://www.youtube.com/watch?v=aihjKLk9FvA&feature=youtu.be

2. saria: "Aupa Athletic",   Mikel Agirrebeitia eta Unai Uberoaga  (1.DBH)

http://www.youtube.com/watch?v=ZSL6JP1tbMY

3. saria: "Katuek bezala",  Ainara Bilbao, Leire Lopez eta June Redondo (1.DBH)

http://www.youtube.com/watch?v=kmIdMbeFrrQ 



Aurkeztu diren beste batzuen helbideak honako hauek dira:






http://youtu.be/S44rXXLbcY8  Itsaso Goikoetxea








    
http://youtu.be/wsyXcq-d-So  Beñat Egidazu

 


 
 


 


 


 


 
Saray Ugarte

Kerman Astorkia eta Iñaki Barrenetxea
 



Beñat Vera

        

III.Txelis saria

Glogsterraren bidezko lehiaketako aurtengo gaia:" Karbono dioxidoa eta berotegi efektua"

Saridunak honako hauek izan dira:

1- Ander Irastorza eta Jon Uriarte (1. Batxilergoa)



 
2- Ziara Aspiazu eta Ane Olea  (1. Batxilergoa)



 
3- Jone Mendiolaragai (4. DBH)
 

Eta hurrengo hauek parte hartu dute:

 

 
Natalia Marcos, Jennifer Pelayo eta Garazi Urrutia


 

 
June Artaraz eta Ane Etxeandia


 

 

 

 
Beñat Egidazu eta Aitor Alonso   


 

 

 



 
Estibaliz Fernandez eta Mikel Rodriguez 

 

Xabier Etxebarria eta Julen Bilbao

 


 
Iñaki Zenarruzabeitia eta Ander Rekalde http://andr2.edu.glogster.com/ander

"Euskal kantak ilustratuz” lehiaketa

 ZORIONAK GUZTIOI!!!


 “Euskal kantak ilustratuz” lehiaketa:


1.saria: Mireia Ruiz, 4.DBH "Ikusi mendizaleak"




2. saria: Maitane Gomez, 3. DBH "Aldapeko sagarraren"




3. saria: Andrea Martin, 3.DBH "Ikusi mendizaleak"






Euskararen eguneko lehiaketen sari banaketa

Gaurko atsedenaldian banatuko dira lehiaketetako sariak.

ZORIONAK guztioi!!!!


• “Euskal kantak ilustratuz” lehiaketa:

1.saria:  Mireia Ruiz, 4.DBH     "Ikusi mendizaleak"
2. saria:  Maitane Gomez, 3. DBH  "Aldapeko sagarraren"
3. saria:  Andrea Martin, 3.DBH   "Ikusi mendizaleak"

• “Euskal kantak Youtuben” lehiaketa:

1.saria: "Zergatik ez?,   Blas Palluotto, 1.Batx.
2. saria:"Aupa Athletic", Mikel Agirrebeitia eta Unai Uberuaga, 1DBH
3. saria: "Katuek bezala", Ainara Bilbao, Leire Lopez, eta June Redondo,1.DBH


• “Txelis saria” lehiaketa: karbono dioxidoa eta berotegi efektua

1.saria:  Ander Irastorza eta Jon Uriarte (1. Batxilergoa)
2. saria:  Ziara Aspiazu eta Ane Olea (1. Batxilergoa)
3. saria:  Jone Mendiolagarai  (4.DBH)



lunes, 9 de diciembre de 2013

Alex Txikon Zelaietan


















Ostegunean, abenduaren  5ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren alorreko ekitaldian izan gara Zelaietako kontzertu gelan.
Ekitaldian Alex Txikon izan dugu,  ordubete inguruko proiekzioa ikusteko: Nuptse-Lothse euskaraz.

Horren ostean, ikasleek Alexekin jarduteko parada izan dute eta  beraren abenturen eta esperientzien berri zuzenean jasotzeko aukera ezin hobea izan dugu guztiok.

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Euskararen eguna

Abenduaren 3an, Urritxeko ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute. Frontoira kalejiran joan dira trikitilariekin eta txistulariekin. Ikasgelaka jarri dira eta Gorputz Heziketako klaseetan ikasitako zenbait dantza dantzatu dituzte: Txulalai, Baztango esku dantza, Zazpi jausi … eta abar.

















Dantzen ostean, 2. batxilergoko ikasleek egindako manifestua irakurri dute. Idazki horretan euskararen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, LOMCE legea ere gogor salatu dute. Ondoren ikasle guztiek “LOMCEri EZ” mosaikoa egin dute eta horrekin ekitaldia amaitu da.




























Abenduaren 5ean, 2. DBHko ikasleek Alex Txikon mendizalearen hitzaldia izango dute Zelaieta Zentroan.

Eta egitarauarekin amaitzeko, Euskararen Egunerako zenbait lehiaketa antolatu dira:

  “Abestiak ilustratuz” lehiaketa. Abesti herrikoi batzuk ilustratu behar dituzte, adibidez, “Ikusi mendizaleak”, “Aldapeko sagarraren”, “ Txantxibiri”, “Ixil-ixilik” eta abar.

Txelis saria” lehiaketa. Glogsterren bidez egin beharrekoa. Aurtengo gaia: Karbono dioxidoa eta berotegi efektua.

Euskal kantak Youtuben” lehiaketa.

  Lehiaketen sari banaketa abenduaren 19an izango da.

martes, 18 de junio de 2013

Hizki-mizki aldizkaria

3. DBHko Prentsa tailerreko ikasleen aldizkaria

martes, 11 de junio de 2013

Ipuin lehiaketa

2013ko zuhaitzaren eta uraren egunaren inguruan antolatutako ipuin lehiaketan, ilustrazio bat  izan da aurtengoan ipuina sortzeko aitzakia.



Urritxeko 3.-4. DBHko ikasleek hartu dute parte eta horietako bi irabazleak izan dira:

"Gure planeta laguntza eske", Ane Romero

"Kaio begiralea",  Aitor Alonso



Lehenengo hiru onenek e-book bana jaso dute
ZORIONAK !!




martes, 30 de abril de 2013

"Bertsolari" filma

Gaur 4. DBHko ikasle-irakasleok  "Bertsolari" filma ikusi dugu. "Euskara Zine Aretoetara"  proiektuaren laguntzaz.


Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan.

BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.


Gioia eta zuzendaritza: ASIER ALTUNA



viernes, 22 de marzo de 2013

Korrika 18 Zornotzako kaleetan


Urritxe Institutuko partaideek Ogenbarrenan  hartu dute lekukoa eguerdiko ordu bietan. Itziar Irakulisek eta Beñat Martinek eman diete Jose Luis Larreari eta Gorkari. Urritxe Institutuari adierazitako bidea egin ondoren Udabarri dantza taldeari eman diote lekukoa.  Aurtengo Korrika azken urteetako jendetsuena izan da eta  jende gazte ugari ikusi dugu Zornotzako kaleetan. Zorionak parte hartzaile guztiei!

viernes, 1 de marzo de 2013

Katixa Agirre idazlearekin solasean


Katixa Agirre arabarrak  Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia (Elkar) idatzi du. Gazteei zuzendutako “Amaia Lapitz”  bildumaren lehen alea da eta hilabete bat barru bigarrena argitaratuko duela esan digu Katixak. Bigarren alearen kokalekua Tunisia izango da eta Amaiak izandakoak kontatuko dizkigu idazle gasteiztarrak.

Lehen ale honetan, Amaiak, protagonistak, bere amarekin Mexikora egiten duen bidaian izandako gora beherak kontatzen dizkigu Katixak. Gogoan izan,  idazlea ere Mexikon egon zela eta han bildutako datuez baliatzen dela eleberria eratzeko. Gazteen galderak entzun ondoren,  nabaria izan da gustura irakurri dutela DBHko 2. mailako ikasleek eta horrela adierazi diote Katixari. Bigarren alea ere irakurtzeko prest azaldu dira ikasleak.

Idazteaz gain, bidaiatzea ere gustuko  du Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981). Lagun batekin Mexikora egin zuen bidaian hasi zen pentsatzen eleberriaz. Datuak bildu zituen eta behin etxean, bildutakoari itxura eman zion eleberri batean.Eleberrian zehar  Amaia, protagonista gaztea, bai maien kulturan, bai zapatisten inguruan murgiltzen joango da eta abenturaz eta intrigaz betetako nobela eratuko du idazle gazteak.

Laster izango dugu “Amaia Lapitz” bildumaren bigarren alea eta guztiok espero dugu lehen alearen besteko arrakasta izatea. Zorionak Katixa, zure lanagatik!

lunes, 11 de febrero de 2013

Miren Agur Meabe idazlea Urritxen


3. DBHko ikasleek Miren Agur Meaberen  hitzaldia  entzuteko aukera izan dute. Hizlari trebea da idazlea, eta inork baino hobeto adierazten ditu barne sentimenduak. Itsaslabarreko etxea (Aizkorri, 2001) eleberria irakurri ondoren Miren Agurri galderak egiteko aukera ezin hobea izan dute gazteek.  Idazle lekeitiarrak kontatu digu nola etorri zitzaion inspirazioa:  15-16 urte zituela idatzitako narrazio laburrak aurkitu zituen garbi-ikuzia egiten zebilela eta hori izan zen nobelaren hasiera.

Joana da nobelaren protagonista, eta Alain bere nobioa. Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte zitueneko uda, amodioa ezagutu zuelako.  Eta uda berean,  Garraitzetako  itsas labarrean, etxea aurkitu zuen:  etxe misteriotsua, jakin-mina pizten duen horietakoa.  Horren inguruan eraiki digu Miren Agur Meabek eleberria, eta 2002. urtean Euskadi Saria lortu zuen nobela horri esker.

jueves, 7 de febrero de 2013

Hizki-mizki aldizkaria

Labetik atera berria,   Prentsa tailerreko 3. DBHko ikasleen aldizkaria:

lunes, 21 de enero de 2013

Jon Arretxeren "19 kamera"


  Jon Arretxe (Basauri, 1963) izan dugu Urritxe institutuan "19 kamera" liburua aurkezten.

“19 Kamera” Jon Arretxeren azken eleberria da. Toure afrikarraren istorioak hartu ditu aitzakiatzat eta sagako lehenengo nobela Bilbon girotu nahi izan du idazleak, San Frantzisko eta Gorte kaleetan hain zuen. Sagako bigarren liburua ere amaituta dauka “610 euro” eta apirilean argitaratuko duela esan digu.

Droga, emigrazioa, prostituzioa, sexua,  hilketak  eta abar   erakutsi nahi izan dizkigu Jon Arretxek Bilboko Afrika txiki horretan. Toure protagonista afrikarraren eskutik, idazleak hainbat istoriotxotan sartu gaitu.

 Orain arte  nobela beltzak beti kokatu izan ditu Euskal Herritik kanpo: Parisen, Lisboan, Istanbulen, Munichen,... Oraingoan Bilbon kokatu du trama, auzo degradatu batean, San Frantzisko kalean.

“19 kamera” eleberriko pertsonaiek aukera izango dute beste nobela batzuetan agertzeko. Honek saga luze baten itxura dauka. Zorionak Jon!

viernes, 18 de enero de 2013

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoaren hitzaldia


Jon Ander Agirregoikoa Quiron klinikako medikua da. Dimoztarra izan arren Bilbon bizi da. Mediku ginekologoaz gain EHUn irakasle, hizlari eta ikerlaria ere bada. Euskaldun peto-petoa, euskaltzalea  eta hizlari bikaina.

Batxilerreko 2. mailako ikasleek aukera ezin hobea izan dute  Jon Anderren lanbidea ezagutzeko. Medikuak  feeling-a  lortu du entzuleekiko eta horregatik galdera ugari erantzun behar izan ditu ginekologoak. Hizlari bikaina izan dugu Urritxe institutuan.