lunes, 21 de diciembre de 2009

Bainonako ikasleen egonaldia

Aurtengo abenduan ere, Renée Cassin lizeoko 17 ikasle gure ikasleen etxeetan izan dira.
EGITARAUA
"Bizkaia maite !

Abendoaren ondarrean, autobus ttipi batek eraman gaitu Bizkaiko Zornotzara . Zer atsegina Cassin ikastetxeko 2. elebidunentzat hegoaldiarrak bezala bizitzea lau egunez ! Gure xedeak : norberaren kulturaren aberastea, ekonomiaren ezagutzea , bizkaieraren deskub
ritzea eta elkar ezagutzea.
Lehenik trukakideekin batera, Urdaibai-eko Madariaga Dorrean « ozeano pazifikoan »
murgildu gara. Gero Bilbon, Arte Ederrak museoan Murillo-ren lehen obrak eta euskal artisten margoak ikusgai genituen. Guretzat halere, museo ohargarriena : Guggenheiem.
Mungian aldiz, mitologia aipatzen duen Olentzero-ren baserriak haurtzarora eraman gaitu.
Horrezgain, Edorta Jimenez idazle famatu eta
humoretsuak Mundaka eta Bermeo herriak ezagutarazi dizkigu anekdota ugari kondatuz kaleetan zehar.
Historia arloan, Gernika hiria eta bereziki, hunkigarria zaigun Bakearen museoa. Hori dela eta Miren Agur Meabe-rekin elkarrizketa goxoa ukan dugu gerla zibila garaiaz idatzi duen obra eta bere bizitza aipatuz.
Ekonomiaren ikuspegi baten ukaiteko, Rialia industrigintzako museoa bis
itatu dugu.

Bestalde, Zornotzan metalgintza lantzen duen Izar enpresa famatuak ateak ideki dizkigu.

Euskalzaindian eta EITB-en ere errezebituak izan gara ; behar bada orai gure baitan bokazio bat sortuko zaigu.
Trukakideen arteko giroa ezin hobea zen eta harremanen berota
sunak denboraren hotza epeldu du. Nahiz eta bizi modu desberdina izan, euskalduna izaiteak anaitasuna eta adixkidetasuna sortu ditu. Alimaleko plazerrarekin berriz egingo genuke esperientzia miresgarri hau :
eskerrik asko Bizkaiari.
Orai, martxoaren beha gaude berriz elkar ikusteko Baionan."

Cassin-eko bigarreneko ikasle elebidunak.

Narrazio lehiaketaren saridunak

Abenduaren 17an Coraleko egoitzan banatu dituzte aurtengo lehiaketaren sariak.
Parte hartze oso handia izanik, pozik agertu dira antolatzaileak.

Argazkikoak Urritxeko irabazleak dira: 2.DBHko Garazi Urrutia; 4. DBHko Leire Jauregibeitia eta Batxilergoko 1. mailako Haizea Uriarte.

Beraien blogetan dauzkazu literatur lanak: http://leirejauregibeitia.blogspot.com http://haiizeauriiarte.blogspot.com ZORIONAK!




jueves, 10 de diciembre de 2009

Gabriel Arestiren Bilbo


Literatur bideak programari esker batxilergoko 2. mailako ikasleokin Gabriel Aresti poetaren lana ezagutu dugu. Bilboko kaleetan zehar bere bizitzaren zertzeladak eta poema batzuk azaldu eta irakurri dizkigu Edorta Jimenez idazleak.

Argazkian erribera aldeko bere jaiotetxearen aurrean gaude.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Euskararen eguna






















Abenduaren 3a gogoratu eta ospatzeko jarduerak parte hartze handiarekin burutu izan dira.

viernes, 4 de diciembre de 2009

Athleticeko Josean Lekue eta Xabier Etxeita

Abenduaren 1ean, 1. eta 2. DBHko ikasleek euren azalpenak entzuteko aukera izan zuten.

jueves, 22 de octubre de 2009

Jabiren ikastaldea


Gaurko egunez, hainbat urtetan gure lankidea izan den Jabi Petralanda jubilatutu zaigu.

ZORIONAK !!!

Hizki-mizki 2009ko ekaina



Hauxe da gure lehenengo Hizki-mizki web-aldizkaria!

Klikatu bere gainean irakurri ahal izatekoPosted by Picasa


miércoles, 21 de octubre de 2009

Indiako Anekal Karntaka-ko proiektuaren aurkezpena



Urriaren 14an Indiari buruzko hitzaldia izan zuten 4.DBHko ikasleek. Bertako erlijio, kultura eta ekonomiaren egoeraz hausnartzeko aukera itzela, Anekal Karntaka-ko hezkuntza proiektu baten arduraduna, Anil, izan baitzen hizlari gonbidatua.
"Bideo baten bidez Indiako kontraste ikaragarriak eta desberdintasunak azaldu zizkigun: etxebizitzak, eskolak, kaleak..." "Aberastasuna gutxi batzuen eskuetan dagoen bitartean (%20),pobrezian, aldiz, biztaleriaren gehiengoa bizi da."
"Gure adineko neska-mutilek eraikin desberdinetan ikasten dute,hau da, neskak batean eta mutilak beste batean. Umeek, ordea, gela mixtoetan ikasten dute eta bertan asteko egun guztiakigarotzen dituzte bere gurasoak eta familia ikusi barik."
"Argi dago Indiako eta gure bizimodua guztiz desberdina dela, bertako egunerokoa askoz gogorragoa baita eta bizitzarako aukerak urriagoak..."

4.DBHko ikasleak

lunes, 22 de junio de 2009

"Ura altxor preziatua"



Ekainaren 5ean banatu ziren ,,,,,,,,