viernes, 20 de diciembre de 2013

Zornotzako XIV. Idazlan Lehiaketa


Urritxeko ikasleek, herriko ikastetxe guztiekin batera,  parte hartu dute  Zornotzako XIV. Idazlan  Lehiaketan. Adin-taldeen arabera sailkatu dira gazteak. Alde batetik, haurrak 10 urte arte, bestetik gaztetxoak 11 eta 14 bitartekoak eta azkenik, gazteak 15 eta 18 urte bitartekoak. Sei sari egon dira guztira eta Urritxeko ikasleek 3 sari lortu dituzte.



Gaztetxoen atalean, 11-14 urte bitartekoak, Urritxe institutuko  Imanol Gonzalezek lortu du lehen saria eta gazteen atalean, 15-18 urte bitartekoak, lehen saria Ane Etxeandiarentzat eta bigarren saria Jon Uriarterentzat izan dira. Hauek biak ere Urritxe institutukoak.  Zorionak hirurei!!!


Imanol Gonzalez, Jon Uriarte eta Ane Etxeandia

 Ane Etxeandia ipuin lehiaketako lehen saria hartzen

Jon Uriartek ipuin lehiaketako bigarren  saria eskuratzen duen unea


No hay comentarios:

Publicar un comentario