miércoles, 4 de diciembre de 2013

Euskararen eguna

Abenduaren 3an, Urritxeko ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute. Frontoira kalejiran joan dira trikitilariekin eta txistulariekin. Ikasgelaka jarri dira eta Gorputz Heziketako klaseetan ikasitako zenbait dantza dantzatu dituzte: Txulalai, Baztango esku dantza, Zazpi jausi … eta abar.

















Dantzen ostean, 2. batxilergoko ikasleek egindako manifestua irakurri dute. Idazki horretan euskararen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, LOMCE legea ere gogor salatu dute. Ondoren ikasle guztiek “LOMCEri EZ” mosaikoa egin dute eta horrekin ekitaldia amaitu da.




























Abenduaren 5ean, 2. DBHko ikasleek Alex Txikon mendizalearen hitzaldia izango dute Zelaieta Zentroan.

Eta egitarauarekin amaitzeko, Euskararen Egunerako zenbait lehiaketa antolatu dira:

  “Abestiak ilustratuz” lehiaketa. Abesti herrikoi batzuk ilustratu behar dituzte, adibidez, “Ikusi mendizaleak”, “Aldapeko sagarraren”, “ Txantxibiri”, “Ixil-ixilik” eta abar.

Txelis saria” lehiaketa. Glogsterren bidez egin beharrekoa. Aurtengo gaia: Karbono dioxidoa eta berotegi efektua.

Euskal kantak Youtuben” lehiaketa.

  Lehiaketen sari banaketa abenduaren 19an izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario