jueves, 20 de diciembre de 2012

"Euskara Zine Aretoetara"


1. DBHko ikasleak  "Karamuk"  filma ikusi dute Zornotza Aretoan.

Helburua: Ikasleak euskarazko zinearen ikusle izaten ohitzea.

Landutako gaiak: Komunikazioa, maitemina, lapurretak.


Sinopsia


Johanna 17 urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan, berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela, benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da, ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko da...



Neska-mutilok, zer iruditu zaizue pelikula? Gustokoa izan duzue?
Egizue komentarioren bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario