martes, 4 de diciembre de 2012

Alex Txikon institutuan


Alex Txikon Urritxe institutuan izan da hitzaldia ematen. Alex “mendizale kementsu” moduan aurkeztu dute.  Gaur egun ,euskal alpinistarik ezagunetarikoa da, bere oinetan bederatzi zortzimilako dituena,  eta hau guztia gutxi bada,  mendizaletasuna herri kirolekin tartekatzen du, aizkolari lanarekin hain zuzen.
Alexek kontatu dizkigu  goi mendietan  bizi izandakoak.  Batzuk bizipen gogorrak, adibidez lagunak mendian galdu zituenean, beste batzuk, arrakastatsuak. Hala ere, ikaragarria da gazte batek azken hamar urteetan zenbat bidai, zenbat proiektu eta zenbat gauza egiteko gai izan den.
Duela hamabost egun, Pirinioetan istripua izan ondoren eta hanka hautsita izan  arren gurekin egon da. Baina gero, Bilboko Mendi Film Festival aurkeztera joango da. Bertako bi filmetan parte hartuko baitu Alex Txikonek:  Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako Next stop: Greenland eta Bajo cero filmeetan. Eta horrela dabil beti, batera eta bestera, gelditu barik.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu Urritxe institutuan.  Zorte ona opa diogu hurrengo proiektuetan!

Emi Dementei eta Alex Ciociiaren glogsterra:


Jon Morcillo eta Gabriel Feodoroven glogsterra:


..............................................................

No hay comentarios:

Publicar un comentario