Katixa
Agirre arabarrak Amaia Lapitz
eta erregina gorriaren hilobia (Elkar) idatzi du. Gazteei zuzendutako “Amaia Lapitz” bildumaren lehen alea da eta hilabete bat
barru bigarrena argitaratuko duela esan digu Katixak. Bigarren alearen kokalekua Tunisia izango da eta Amaiak izandakoak kontatuko dizkigu idazle gasteiztarrak.
Lehen ale honetan, Amaiak, protagonistak, bere amarekin Mexikora egiten duen bidaian izandako gora beherak kontatzen dizkigu Katixak. Gogoan izan, idazlea ere Mexikon egon zela eta han bildutako datuez baliatzen dela eleberria eratzeko. Gazteen galderak entzun ondoren, nabaria izan da gustura irakurri dutela DBHko 2. mailako ikasleek eta horrela adierazi diote Katixari. Bigarren alea ere irakurtzeko prest azaldu dira ikasleak.

Idazteaz
gain, bidaiatzea ere gustuko du Katixa
Agirrek (Gasteiz, 1981). Lagun batekin Mexikora egin zuen bidaian hasi zen
pentsatzen eleberriaz. Datuak bildu zituen eta behin etxean, bildutakoari
itxura eman zion eleberri batean.Eleberrian
zehar Amaia, protagonista gaztea, bai
maien kulturan, bai zapatisten inguruan murgiltzen joango da eta abenturaz eta
intrigaz betetako nobela eratuko du idazle gazteak.
Laster
izango dugu “Amaia Lapitz” bildumaren bigarren alea eta guztiok espero dugu
lehen alearen besteko arrakasta izatea. Zorionak Katixa, zure lanagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario