jueves, 26 de abril de 2012

Errose Bustintzari eta Bizkargiri buruzko hitzaldiak

Aurten, Xabier Amurizak hiru hitzaldi eman ditu Urritxe institutuan. Lehena, DBHko 4. mailakoei Kopla eta kantu zaharrei buruzkoa, bigarrena Errose Bustintza “Mañariko” idazleari buruzkoa eta hirugarrena Bizkargiri buruzkoa.


Batxilerreko ikasleek Errose Bustintzaren ipuinak irakurri ondoren, Amurizaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Ane Alegriak egin du aurkezpena, eta Xabierrek berak ere txalotu eta goraipatu du Aneren lana. Bikaina izan da.
 Etorri handiko hizlaria da Xabier eta kontatutako ipuinez gozatu dugu guztiok.
Ahozkotasuna eta ipuingintza uztartu ditu hizlariak, etxean entzundakoez ez ezik inguruan bildutakoez ere aritu da eta Erroseren ipuinak ere ezagutarazi ditu. Ekitaldi laburra egin zaigu.


Santikurtze eguna dela eta, DBHko 3. mailako ikasleek Bizkargi egunaren inguruan gelan informazioa eskuratu ondoren Xabierren beste hitzaldi bat entzuteko aukera izan dute. Informazio ugari izan dute  Urritxe institutuko ikasleek eta horrez gain Amurizaren aspaldiko kontuen berri ere. Ez dugu ahaztu behar Xabier santikurtze egunekoa dela eta horrek eman dio aukera idazle eta bertsolari famatuari bere jatorriari buruzko ipuina kontatzeko.Xabierrek txikitan uste zuen, hala kontatu baitzioten, Bizkargin zegoen kitano-gurdi batetik hartutako haurra zela.  Hizlariaren jarioa eta ahozko trebetasuna ukaezinak dira. Hitzaldia txalo zaparradarekin  amaitu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario