miércoles, 12 de enero de 2011

Txelisen omenez


Nola sinetsi joan zarela
gure artetik beti
ko?
Ustekabean, agurtu barik,

joan zara eta kitto.

Zure emazte, ama, arreba,

lagun eta lantokiko,
etsita gaude dakigulako
ez zarela itzuliko.

Euskaldun jator,
lagunen lagun,

kantari eta musiko,
mutil alaia
, bromazalea,
atsegin eta sasoiko.


Orain aurrera jo behar dugu
elkarri lagunduz tinko,
gordetzen dugun oroitzapenak
gaitu susperraraziko.

"Bizitza osoa institutuan, lanean,
ikasleen artean kimika irakasten
eta nahi gabe bizitza osorako
balioko diguten hainbat balore
irakatsi dizkiguzu.
Zure presentzia duela egun batzuetatik
ez dugun arren,
beti somatuko dugu
zure esentzia gure artean".
Beti gogoan izango zaituzten 2LCko ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario