jueves, 26 de abril de 2012

Errose Bustintzari eta Bizkargiri buruzko hitzaldiak

Aurten, Xabier Amurizak hiru hitzaldi eman ditu Urritxe institutuan. Lehena, DBHko 4. mailakoei Kopla eta kantu zaharrei buruzkoa, bigarrena Errose Bustintza “Mañariko” idazleari buruzkoa eta hirugarrena Bizkargiri buruzkoa.


Batxilerreko ikasleek Errose Bustintzaren ipuinak irakurri ondoren, Amurizaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Ane Alegriak egin du aurkezpena, eta Xabierrek berak ere txalotu eta goraipatu du Aneren lana. Bikaina izan da.
 Etorri handiko hizlaria da Xabier eta kontatutako ipuinez gozatu dugu guztiok.
Ahozkotasuna eta ipuingintza uztartu ditu hizlariak, etxean entzundakoez ez ezik inguruan bildutakoez ere aritu da eta Erroseren ipuinak ere ezagutarazi ditu. Ekitaldi laburra egin zaigu.


Santikurtze eguna dela eta, DBHko 3. mailako ikasleek Bizkargi egunaren inguruan gelan informazioa eskuratu ondoren Xabierren beste hitzaldi bat entzuteko aukera izan dute. Informazio ugari izan dute  Urritxe institutuko ikasleek eta horrez gain Amurizaren aspaldiko kontuen berri ere. Ez dugu ahaztu behar Xabier santikurtze egunekoa dela eta horrek eman dio aukera idazle eta bertsolari famatuari bere jatorriari buruzko ipuina kontatzeko.Xabierrek txikitan uste zuen, hala kontatu baitzioten, Bizkargin zegoen kitano-gurdi batetik hartutako haurra zela.  Hizlariaren jarioa eta ahozko trebetasuna ukaezinak dira. Hitzaldia txalo zaparradarekin  amaitu da.

martes, 17 de abril de 2012

Xabier Amuriza 4. DBHko ikasleekin

Gaur, Urritxe institutuan, Xabier Amuriza izan dugu gure artean. DBHko 4. mailako ikasleek idazle eta bertsolari zornotzarrarekin saio interesgarria partekatzeko aukera izan dute. Hitzaldian, Xabierrek “Kopla eta kantu zaharrak” jorratu eta abestu ditu . Ibilbide horretan Torreburun bizi zela abesten zituen koplak ez ezik Bizkai osoan abesten ziren koplak ere jakinarazi dizkigu.
Baina, momenturik interesgarriena, Amurizak ikasle guztiak abesten jarri dituenean izan da eta esan beharra dago ikasleen erantzuna ezin hobea izan dela.
Eta amaitzeko, galdera-erantzunen tartean, Xabier Amurizari eskatu dizkiote bertso batzuk Juan Carlos erregearen elefante-ehiza dela-eta. Eta bertso horiekin amaitu da hitzaldia.

miércoles, 15 de febrero de 2012

PERUBELE eta IÑAUTERIEN TESTIGANTZAK


Perubele gaizkilea, Zorrontzan aurreko urtean izan diren gauza txar guztien egilea da.
Belatxikieta inguruan bizi da eta Marijelarren harrapatu dugu.
Txori-maloaren gorputza eta belearen ezaugarriekaz egindako burua dauka.
Soinean, Hawai-ko arkondara koloretsua daroa, lehengo Zornotzar baserritar batzuk Ameriketatik bueltan ekarritakoak gogoratuz.

Zornotzako inauterien oinarriak 2005ean finkatu ziren. Eta horrela, Euskal Herriko tradizioan errotutako pertsonaia sortu zen: Perubele.

Pertsonaiaren osagaien jatorria:
Izena: Herriko toponimiarekin, Belatxikietarekin lotuta. Belatxikia belearen antzeko harraparia da eta “belea” totem moduan erabiltzea erabaki zen. Peru izena, gizonezkoa delako.
Gorputza: Larruzeatarrek Boroarantza goazela daukaten txori-maloan oinarrituta.
Marijelarre toponimoa Arkotza-Bediaga inguruan dago eta sarri aipatua izan da Garamendi Peskaderuaren idatzi zelebreetan.

Aurtengo egitaraua:
  • Barikuan, Inauteri Kalejira “Perubele” gaizkilea eta inauterietako alkatearekin. “Perubele”k egindako okerkerien barri eman eta ondoren sagardoa eta txistorra denontzat.
  • Martitzenean, herriak erabakiko du gaizkilea dela eta erretzea merezi duela Zubiondo Plazan eta amaitzeko txokolatada umeentzat.
Institutuan egindako Perubeleren erakusketa:


IÑAUTERIEN TESTIGANTZAK



1.DBH-Eko ikasleen familiakoen testigantzak: SARTU hemen Glog-a ikusteko




1.DBH-Dko ikasleen familiakoen testigantzak:
SARTU hemen Glog-a ikusteko 1. DBH-Fko ikasleen familiakeon testigantzak:



SARTU hemen Glog-a ikusteko

miércoles, 8 de febrero de 2012

Iñaki Friera Urbistondo gure artean

"Zureak egin du" bere eleberria irakurri ondoren, 2. batxilergoko ikasleek liburuaren idazlearekin solasaldia egiteko aukera izan dute gaur. Elurtza itzela izan dugu gaur Zornotzan, baina etorri zaigu hitzordura!

"Lan interesgarria dauka. Bere interprete lanari esker, tratu txarren inguruko hainbat benetako testimonio entzun ahal izan ditu eta bere istorioa horietan oinarrituta idatzi du."
(Irati, Mikele, Agate) "Tratu txarrak izan dituzten emakumeek ezin dituzte bere semeak harrera zentroetan beraiekin eduki adin batera heldu ondoren. Beste zentro batera ematen dituzte egoki tratatzeko." Aipamen bitxia. (Amaia)

miércoles, 18 de enero de 2012

Euskara zine Aretoetara


"Zientzia fikzioa" filma ikusi dute 1. DBHko ikasleek.

Sinopsia

10 urteko Andreas, herriko mutiko berria da. Ikaskideei, bere gurasoak puntako zientzilariak direla esaten die. Verok, berriz, Andreasen gurasoak arraro xamarrak direla uste du eta hauek espiatzeko proposamena egiten du: honela jakiten dute, aita eta ama, mundua konkistatu eta unibertsoko nagusiak bilakatzear daudela, eta Andreasekin izarretara bidaiatzeko asmoa dutela. Haurrak txundituta daude. Arrazoi bakarra izan dezake guztiak: Andreasen gurasoak extralurtarrak dira.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 2an, ostiralean, ospatu dugu euskararen eguna.









“Euskal kantak Youtuben”, lehiaketara aurkeztutako lanak:
Batx. 2. saria: Gatibu, "Urepel" jalberdi
Gatibu, "Pozarren zu barik" Naroa G.
Antton "Iragana ahaztuta"
, Izaro J.
Gatibu "
Mila doinu aidien" ikerfull
Ken zazpi "Ilargia" unai
Betagarri, "Sweet Mary" sandorsmk
Berri txarrak "Laku bat munduan" benato12
Betagarri, "Euri tanta bakoitzean" maripi
DBHko 3. saria: "Piska bat" ThaisJone
Enkore, "Beti gazte" itxale
Hesian, "Noraezean" Erika P.
"Txanpon baten truke" Jokin-Eva
Ken zazpi, "Askatasun oihua" Sergio L.
Berri Txarrak, "Bueltatzen" aiama
Gatibu, "Mila doinu aidien" Beabaste
DBHko 1. saria: Zea Mays, "Negua joan da" Vincent M.
Betagarri, "Sweet Mary" Irati L.
DBHko 2. saria: Alaitz eta Maider, "Amets bat" maialen
Ken zazpi, "Zenbat min" Olatz-Aida
Betagarri, "Euri tanta bakoitzean" Ane E.
Batx. 1. saria: Ze esatek, "Kantuz eskertu" Ainara M.
Vendetta, "Begitara begira" Ruth
Ken zazpi, "Iluntzean" puluguay
Vendetta, "Begitara begira" Iera
Ze esatek, "Kantuz eskertu" mikimikirf
Batx. 3. saria: Mikel Laboa, "Izarren hautsa" Adriana eta Miren
"Lau teilatu gainean" Imanol L.
Su ta gar, "Itxaropena" itxale
Gatibu, "Zoramena" Maialen
Surfin Kaos, "Bibrazio on surf" Bea V.
Surfin Kaos, "Dirua erre" June Z.
Hesian, "Noraezean"lauburu
ZORIONAK !!!!


"Esaera zaharrak ilustratuz " lehiaketako irabazleak:
1. Saria: Janire Moreno "Gogoko tokian aldaparik ez"

2.saria:Ibtissam El Yacoubi "Geroa alferraren geroa"
3. saria: Oihane Ruiz "Umearen entzuna etxean entzuna"
ZORIONAK GUZTIOI !!!!!!!









"Txelis saria" lehiaketaren irabazleak:
DBHko saridunak:
1. saria: Rakel Sanz "Araztegiak"
2. saria: Ane Romero "Energia berriztagarriak"
3.saria: Maitane Gomez "Lurraren atmosfera"

Batxilergoko saridunak:
1. saria: Itxaso Goienetxe "Ingurumenarekiko errespetua behin betiko galdu ote da?"
2.saria: Nerea Prieto "Neurologistika eta Neurohizkuntzalaritza"
3. saria: Leiore Gorriño "Megahiri mikroekologikoak"
ZORIONAK!