3. DBHko Prentsa tailerreko ikasleen aldizkaria
martes, 18 de junio de 2013
martes, 11 de junio de 2013
Ipuin lehiaketa
2013ko zuhaitzaren eta uraren egunaren inguruan antolatutako ipuin lehiaketan, ilustrazio bat izan da aurtengoan ipuina sortzeko aitzakia.
Urritxeko 3.-4. DBHko ikasleek hartu dute parte eta horietako bi irabazleak izan dira:
"Gure planeta laguntza eske", Ane Romero
"Kaio begiralea", Aitor Alonso
"Gure planeta laguntza eske", Ane Romero
"Kaio begiralea", Aitor Alonso
Lehenengo hiru onenek e-book bana jaso dute
ZORIONAK !!
martes, 30 de abril de 2013
"Bertsolari" filma
Gaur 4. DBHko ikasle-irakasleok "Bertsolari" filma ikusi dugu. "Euskara Zine Aretoetara" proiektuaren laguntzaz.
Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan.
BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.
Gioia eta zuzendaritza: ASIER ALTUNA

viernes, 22 de marzo de 2013
Korrika 18 Zornotzako kaleetan
Urritxe Institutuko partaideek Ogenbarrenan hartu dute lekukoa eguerdiko ordu bietan. Itziar Irakulisek eta Beñat Martinek eman diete Jose Luis Larreari eta Gorkari. Urritxe Institutuari adierazitako bidea egin ondoren Udabarri dantza taldeari eman diote lekukoa. Aurtengo Korrika azken urteetako jendetsuena izan da eta jende gazte ugari ikusi dugu Zornotzako kaleetan. Zorionak parte hartzaile guztiei!
viernes, 1 de marzo de 2013
Katixa Agirre idazlearekin solasean
Katixa
Agirre arabarrak Amaia Lapitz
eta erregina gorriaren hilobia (Elkar) idatzi du. Gazteei zuzendutako “Amaia Lapitz” bildumaren lehen alea da eta hilabete bat
barru bigarrena argitaratuko duela esan digu Katixak. Bigarren alearen kokalekua Tunisia izango da eta Amaiak izandakoak kontatuko dizkigu idazle gasteiztarrak.
Lehen ale honetan, Amaiak, protagonistak, bere amarekin Mexikora egiten duen bidaian izandako gora beherak kontatzen dizkigu Katixak. Gogoan izan, idazlea ere Mexikon egon zela eta han bildutako datuez baliatzen dela eleberria eratzeko. Gazteen galderak entzun ondoren, nabaria izan da gustura irakurri dutela DBHko 2. mailako ikasleek eta horrela adierazi diote Katixari. Bigarren alea ere irakurtzeko prest azaldu dira ikasleak.

Idazteaz
gain, bidaiatzea ere gustuko du Katixa
Agirrek (Gasteiz, 1981). Lagun batekin Mexikora egin zuen bidaian hasi zen
pentsatzen eleberriaz. Datuak bildu zituen eta behin etxean, bildutakoari
itxura eman zion eleberri batean.Eleberrian
zehar Amaia, protagonista gaztea, bai
maien kulturan, bai zapatisten inguruan murgiltzen joango da eta abenturaz eta
intrigaz betetako nobela eratuko du idazle gazteak.
Laster
izango dugu “Amaia Lapitz” bildumaren bigarren alea eta guztiok espero dugu
lehen alearen besteko arrakasta izatea. Zorionak Katixa, zure lanagatik!
lunes, 11 de febrero de 2013
Miren Agur Meabe idazlea Urritxen
3. DBHko ikasleek Miren Agur Meaberen hitzaldia
entzuteko aukera izan dute. Hizlari trebea da idazlea, eta inork baino
hobeto adierazten ditu barne sentimenduak. Itsaslabarreko
etxea (Aizkorri, 2001) eleberria irakurri ondoren Miren Agurri galderak
egiteko aukera ezin hobea izan dute gazteek.
Idazle lekeitiarrak kontatu digu nola etorri zitzaion inspirazioa: 15-16 urte zituela idatzitako narrazio
laburrak aurkitu zituen garbi-ikuzia egiten zebilela eta hori izan zen
nobelaren hasiera.
Joana da nobelaren protagonista, eta Alain bere
nobioa. Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte zitueneko uda, amodioa ezagutu
zuelako. Eta uda berean, Garraitzetako itsas labarrean, etxea aurkitu zuen: etxe misteriotsua, jakin-mina pizten duen
horietakoa. Horren inguruan eraiki digu
Miren Agur Meabek eleberria, eta 2002. urtean Euskadi Saria lortu zuen nobela horri esker.
jueves, 7 de febrero de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)